Page 221

Gobernuari horiek zuzenean emateko, baina aldi baterako indarraldia baino ez dute izaten, geroko kontrola ezartzen baitzaie, izan ere, Diputatuen Kongresuak baliozkotu behar ditu (Diputatuen Kongresuak, eta ez Senatuak; izan ere, baliozkotzean, Konstituzioak Senatuari ez dio eginkizunik ematen); b) bigarren, legegintzako dekretuek muga material bat dute, hain zuzen ere, ezin baitira sartu Lege Organikoa behar duten arloetan; lege-dekretuek, ordea, jardute-eremua askoz mugatuago dute: aurrerago ikusiko dugunez, horien arauketatik kanpo legegintzako dekretuetatik kanpo baino askoz arlo gehiago geratzen dira. Doktrinak «egitate gai-emailea» izendatzen duena, hots, Gobernuari eta Gobernuari bakarrik (ahalmen hori ezin zaie beste organo batzuei eskuordetu) behin-behineko arau horiek, lege-dekretuak (konstituzio-testuak hitzez hitz dioenez, legegintzako behin-behineko xedapenak), ematea baimentzeko arrazoia, aldez aurretik botere legegileak esku hartu gabe, hurrengo hau da: aparteko eta presazko beharrizana egotea. Dena den, «aparteko eta presazko beharrizan» hori interpretatu behar da ez salbuespen-egoera moduan, agintari eskudunek dituzten ohiko botereen bidez normaltasunari eustea ezinezkoa denean: gogoan izan, adibidez, osasun-krisi larriak, erkidegorako oinarrizko zerbitzuak geldiaraztea, premiazko produktuak ez hornitzea («alarma-egoera» aldarrikatzea dakartenak), ordena publikoa modu oso larrian asaldatzea («salbuespen-egoera» aldarrikatzea dakartenak), edo gerra, inbasioa, altxamenduak, etab. («setio-egoera» aldarrikatzea dakartenak). Ez, Konstituzioan ez zaie kasu horiei aipamen egiten aparteko eta presazko beharrizanari buruz hitz egiten denean. EKren 86. artikuluan aipatu aparteko eta presazko beharrizana, Gobernuari lege-dekretuak emateko gaikuntza ematen diona, beste zerbaiti buruz ari da: ustekabeko egoerei buruz ari da, larriak eta ez hain larriak, presazko jardun arau-emailea behar dutenak eta Parlamentuaren esku-hartzeari itxaron ezin diotenak; izan ere, horren eraginez presazko eta beharrezko arauaren onespena gehiegi atzeratuko litzateke, eta hain zuzen ere, araua ahalik arinena aplikatu behar da. Errege dekretu-legeak mota honetako egoerek eragindako kalteei aurre egiteko erabili ohi dira: adibidez, uholdeak (maiatzaren 27ko 8/2005 Errege Dekretu Legea), lehorteak (ekainaren 20ko 10/2005 Errege Dekretu Legea), basoko suak (uztailaren 22ko 11/2005 Errege Dekretu Legea), isurketa guztiz kutsagarriak (uztailaren 2ko 4/2004 Errege Dekretu Legea). Horrez gain, arauak berehala ematea eskatzen duten beste mota bateko gabeziak presaz konpontzeko ere ematen dira errege dekretu-legeak; gogoan izan, adibidez, osasun-finantzaketari lotutako arazoak, herritarrei emandako osasun-laguntzari begira kalteak sortzen badituzte (irailaren 16ko 12/2005 Errege Dekretu Legea), etab. Edonola ere, Gobernuak «presa» eta «beharrizan» hori beti justifikatu behar ditu, eta Konstituzio Auzitegiak bata zein bestea baloratu ditzake 221

Konstituzio zuzenbidearen.indd 221

12/11/07 11:49:37

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea