Page 220

rakoa ez den beste arau bat (kasu honetan, erregelamendu bat), auzitegi arruntek kontrolatzeko modukoa. Edonola ere, auzitegi arruntek konstituzio-aurkakotasun arazoa aurkez dezakete Legegintzako Dekretu baten aurka, lege-lerruneko beste edozein arauren kontra bezala, baina inola ere ezin dute ez ezagutu, aplikatzeari utzi, deuseztatu edo erregelamendulerrunekotzat jo. Gai polemiko hau amaitu aurretik, esan behar da indarreko legeriaren arabera, administrazioarekiko auzietako auzitegi arruntek Legegintzako Dekretuak kontrolatzeko eskumena dutela horiek eskuordetzaren mugak gainditzen dituztenean (AAJLren 1.1 art., BJLOren 9.4 artikuluari lotuta). Horrez gain, Konstituzio Auzitegiak Legegintzako Dekretuak kasu guztietan konstituzioaren aurkakoak direla adieraz dezake, bai horien edukia Konstituzioarekin bateraezina denean, bai eskuordetzaren mugak gainditzen dituztenean (apirilaren 13ko 51/2004 KAE). Autonomia-erkidegoei dagokienez, ohikoa da autonomia-estatutuetan edo horien garapen-legeetan autonomia-erkidegoetako gobernuek Legegintzako Dekretuak onesteko aukera gehitzea, aldez aurretik kasuan kasuko legebiltzarrek onetsitako legegintzarako eskuordetza dela bide. Autonomia-erkidegoetako gobernuek onetsitakoei Legegintzako Dekretu esaten zaie —Legegintzako Foru Dekretu Nafarroako Foru Erkidegoan—, eta Legegintzako Errege Dekretu esaten zaie Gobernu Zentraletik sortzen direnei. Edonola ere, kasuan kasuko autonomia estatutuetan eta legeria berezkoan ezarritakoaz gain, autonomia-erkidegoetako Legegintzako Dekretuei EKren 82-85. artikuluetan ezarritako arauak aplikatu ahal zaizkie beti. 3.8. Lege-dekretuak Parlamentutik barik Gobernutik atera eta Diputatuen Kongresuaren geroko kontrola duten lege-lerruneko beste arau batzuk lege-dekretuak dira, EKren 86. artikuluan arautuak. Legegintzako dekretuekin gertatzen den bezala (EKn horrela izendatu dira, nahiz eta izen osoa legegintzako errege dekretu izan Gobernu Zentralak eman baditu), lege-dekretuak horrela izendatuta agertzen dira (Lege-dekretuak) EKren 86. artikuluan, nahiz eta izen osoa errege lege-dekretu izan. Lege-dekretu horiek lege-indarreko arauak dira, eta Gobernuak ematen ditu presako kasuetan; legegintzako dekretuekin alderatuz, desberdintasun hauek dituzte: a) lehenengo eta behin, legegintzako dekretuetan Gorteek Gobernuari baimena ematen diote legegintzarako esanbidezko eskuordetza eginda (Oinarri Legearen edo lege arruntaren bidez, testu artikuludunak edo testu bateginak egin nahi badira); lege-dekretuetan, aldiz, Konstituzioak berak ematen dio baimena 220

Konstituzio zuzenbidearen.indd 220

12/11/07 11:49:37

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea