Page 219

lege arrunt baten bidez egin behar da. Lege-testuak bateratzeko baimen horrek eskuordetzaren edukiak xede duen arau-esparrua zehaztuko du: testu bakarra formulatuko den edo bateratu beharreko lege-testuak arautu, argitu eta harmonizatuko diren zehaztu behar da. Eskuordetza horren emaitza ere Legegintzako Errege Dekretua izango da. Ikus dezagun adibide bat: lege arrunt batek, esaterako abenduaren 30eko 42/1994 Legeak, Zerga, Administrazio, Gizarte Segurantza eta Laneko neurriei buruzkoak (hau da, Estatuko 1995eko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen Laguntza Lege izenekoak), seigarren azken xedapenean, Gobernuari baimena eman zion Lan Prozedurari buruzko Legearen testu bategina egiteko. Bada, eskuordetza horren emaitza apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua izan zen, Lan Prozedurari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuena. Eskuordetzaren kontrolari dagokionez, 82.6 artikuluaren interpretazioa apur bat polemikoa izan da. Artikulu horren arabera, auzitegien dagokien eskumenari kalterik egin gabe, eskuordetza-legeek kasuan-kasuan ezarri ahal izango dituzte kontrolerako formula gehigarriak. Kontrolerako formula gehigarriei dagokienez, ez dira arazo gehiegi planteatzen: adibidez, Eskuordetza Legeak Kongresuak eskuordetutako legegintzaren gaineko kontrol gehigarria ezarri dezake (KOAren 153. art.). Baina benetako zalantza auzitegiek eskuordetutako legegintzaren kontrolari dagokionez planteatzen da: doktrinaren atal batek, GARCÍA DE ENTERRÍA buru dela, horren gainean kontrol bikoitza egin daitekeela ulertu du: Konstituzio Auzitegian, lege-lerruneko araua delako, eta auzitegi arruntetan (kasu honetan, administrazioarekiko auzietako auzitegian), Legegintzako Errege Dekretuak Gorteek egindako eskuordetzari dagokionez gainditu duen guztiari begira (ultra vires akats izenekoa da). Azalpena erraza da: Legegintzako Dekretuak, legegintzarako eskuordetza gainditu duen guztiari begira, ez du lege-indarrik, erregelamendu-izaera baino ez —Gobernuak egindako arau juridiko baten moduan, eskuordetza-legeak emandako legezko estalduratik kanpo—, eta, beraz, administrazioarekiko auzietako auzitegi arruntek kontrolatzeko modukoa izango litzateke. Bestalde, Konstituzio Auzitegiak, batzuetan, GARCÍA DE ENTERRÍAren tesia onartu zuen (uztailaren 19ko 51/1982 KAE, apirilaren 4ko 47/1984 KAE eta 1983ko otsailaren 17ko KAA). Zernahi gisaz, doktrinaren gehiengoak ulertu du, Legegintzako Dekretuak, lege-lerruneko arauak direnez, Konstituzio Auzitegiak soilik kontrolatu ditzakeela, KOAren 161. artikuluan eta KALOren 27.2.b artikuluan ezarritakoaren arabera. Kasu honetan ere, argudioak argiak dira: lege-lerruneko araua da, eta lege-lerruneko arauen gaineko eskumen esklusiboa Konstituzio Auzitegiari dagokio. Legegintzako Dekretua eskuordetzalegeak baimendutakoa baino harago joan daiteke, eta hori dela eta, konstituzioaren aurkakoa dela adierazi daiteke, baina ezin da bihurtu lege-izae219

Konstituzio zuzenbidearen.indd 219

12/11/07 11:49:37

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea