Page 218

ditu (ekainaren 17ko 205/1993 KAE). Era berean, eskuordetzak epea finkatuta du, eta beraz ezin da modu inplizituan edo denbora mugagaberako eman. Behin epe hori igarota, eskuordetza iraungi egiten dela ulertu behar da, baina Konstituzio Auzitegiak onartu du geroko lege batek (esaterako 1992rako Aurrekontuen Legeak) bigarren epe bat gaitzea iraungitako lehenengoaren ordez (martxoaren 20ko 61/1997 KAE, Lurzoruaren Legeak ezarritako legegintzarako eskuordetza Aurrekontuen Legearen bidez luzatzeari buruzkoa). Amaitzeko, hauteskunde orokorrak egin ondoren Gobernua jardunean dagoen denbora osoan eskuordetza eten egiten dela adierazi behar da, GLren 21.6 artikuluak ezarritakoaren arabera. Eskuordetza Gobernuak horren erabilera egin ostean agortzen da, kasuan kasuko legegintzako dekretua argitaratuta (legegintzako dekretua onetsi aurretik, Estatu Kontseiluari kontsulta egin behar zaio osoko bilkuran), eta Gobernuaz bestelako agintariei ezin zaie eskuordetzarik egin. Gobernuaren aldeko legegintzarako eskuordetza indarrean dagoenean, Parlamentuan eskuordetza horren aurkako lege-proposamenen bat edo zuzenketaren bat aurkezten bada, Gobernuak horren izapideak egiteari uko egin diezaioke. Eskuordetza horren aurka egin nahi duenari geratzen zaion aukera bakarra Ordezkaritza Legea erabat edo zati batean indargabetzeko legeproposamena aurkeztea da (EKren 84. art.). Legegintzarako eskuordetzari dagokionez, Konstituzioan kasu bi ezarri dira: 1) legegintzarako eskuordetzaren xedea testu artikuludunak sortzea denean, legegintza-baimena Gobernuari oinarri-legearen bidez emango zaio, eta hori Gorte Nagusiek onetsiko dute. Oinarri-legeak eskuordetzaren xedea eta irismena zehatz mugatuko ditu, baita hori gauzatzeko aplikatu behar diren printzipioak eta irizpideak ere (uztailaren 24ko 83/1984 KAE: eskuordetzaren zehaztapenari buruz hitz egiten du), eskuordetza ÂŤzuriakÂť egitea saihesteko. Oinarri-legeak inola ere ezin du oinarri-legea bera aldaraztea baimendu, eta Gobernuari ere ezin dio ahalmenik eman atzera-eragineko arauak emateko. Gobernuak oinarri-legera bildutako legegintzarako eskuordetza burutzen duenean, Legegintzako Errege Dekretua onesten du, eta hori, nola ez, oinarri-legean ezarritakoari lotu behar zaio. Adibide bat: EKren 82. artikuluko oinarri-legearen kasu bat uztailaren 25eko 18/1989 Legea da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzkoa. Oinarri-lege horrek egindako legegintzarako eskuordetzaren emaitza martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua da, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko testu artikuluduna onesten duena. 2) legegintzarako eskuordetzaren xedea zenbait lege-testu bat egitea denean, Gobernuari egindako legegintzarako eskuordetza Gorte Nagusien 218

Konstituzio zuzenbidearen.indd 218

12/11/07 11:49:37

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea