Page 215

Baina nabarmena da Konstituzio Auzitegiak tratatua konstituzioaren aurkakoa dela jotzen badu, adierazpen horrek Espainian ondoreak izango dituela, baina ez nazioartean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak ez baitu nazioarteko jurisdikziorik. Kasu horretan, tratatua baliozkoa izango litzateke nazioartean (ad extra) Espainiak salaketa aurkeztu arte, eta Espainiak nazioarteko erantzukizunak bere gain hartu beharko lituzke tratatu hori bete ezean, nahiz eta Espainiak alegatu Konstituzio Auzitegiaren arabera tratatua estatu barruko antolamendu juridikoarekin ez dela bateragarria. Nazioarteko tratatuak Konstituzioaren mendekoak direla eta horien lege-lerruna egiaztatu ondoren (guztiek lerrun bera dute, horiek onesteko EKren 93, 94.1 zein 94.2 artikuluen bidea erabili), barne zuzenbideko gainerako arauekin duten harremanaren inguruan nolabaiteko polemika planteatu da. EKren 96. artikuluan ezarri da tratatuetako xedapenak indargabetu, aldarazi edo eten ahal izango direla, soilik, tratatuetan euretan ezarritakoaren arabera edo nazioarteko zuzenbideko arau orokorrekin bat etorriz; baina doktrinaren atal batek defendatu du ÂŤindar pasibo bereziaÂť dutela. Horrek ez du esan nahi nazioarteko tratatua/barne legea loturan hierarkia ezarri eta tratatuaren alde egin behar denik; eskumen-lotura moduan interpretatu behar da. Hau da, nazioarteko tratatuak araututako gaiak tratatu horren erreserbapekoak dira eta, beraz, barne legeen esparrutik kanpo geratzen da tratatua aldarazi, eten edo indargabetzea. Eta, horren arabera, gatazkarik egongo balitz, nazioarteko tratatua aplikatu behar da lehentasunez. Amaitzeko, ez da ahaztu behar, kasuak kasu, hurrengo hauek betetzearen bermea Gorte Nagusiei edo Gobernuari dagokiela: Lege Organikoaren bidez (EKren 93. artikuluan ezarritako bidea) egindako lagapenaren titulartasuna duten nazioarteko edo nazioz gaindiko erakundeen tratatu eta ebazpenak. Nazioarteko eta Europako Erkidegoko Zuzenbideko tratatu, hitzarmen edo akordioak gauzatzeko, betetzeko edo garatzeko arau juridikoak eman behar direnean, Estatu Kontseiluari kontsulta egin behar zaio (EKLOren 21. art. eta h.). 3.6. Parlamentuko araudiak Parlamentuek dituzten onurabideen barruan, euren funtzionamendua arautzea azpimarratu behar da, kasuan kasuko araudien bidez. Modu horretan, ganberen independentzia osoa bermatzen da, ganberek euren onurabideak eta kideenak eta barne funtzionamendua definitzen baitituzte. Espainiako Konstituzioak, sistema demokratikoetako tradizioari jarraituz, ganberen araudi-ahala bermatzen du eta araudiak kasuan kasuko ganberak testu osoaren inguruan egindako botazioan erabateko gehiengoa lortuz gero 215

Konstituzio zuzenbidearen.indd 215

12/11/07 11:49:36

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea