Page 214

tak dituen nazioarteko tratatua egiteko, aldez aurretik Konstituzioa eraldatu beharko da. Eta tratatuaren konstituzio-zuzentasuna bermatzeko, EKren 95.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, gobernuak edo ganberetatik edozeinek Konstituzio Auzitegiari eska diezaioke kontraesan hori dagoen ala ez adieraztea. Aurretiazko kontrolaren kasuan, Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakiari Adierazpen esaten zaio, ez Epai (gainerako kasuetan ez bezala). Dakigunez, prozedura hori orain arte birritan ipini da abian, eta beti Gobernuaren ekimenez: batetik, Europar Batasuneko Tratatua (Maastrichteko Tratatua) dela bide, Konstituzio Auzitegiak 1992ko uztailaren 1ean emandako adierazpenaren arabera, Konstituzioarekin kontraesana zegoen eta, beraz, Konstituzioaren 13.2 artikulua eraldatu behar izan zen. Bestetik, bigarren kasua oraintsukoa da: Europako Konstituzioa ezarri zuen Tratatua dela bide, Konstituzio Auzitegiak ez zuen ikusi tratatu horren eta Espainiako Konstituzioaren artean inolako kontraesanik zegoenik, eta halaxe adierazi zuen 2004ko abenduaren 13ko adierazpenean. Aurretiazko konstituziotasun-kontrol berezi horrez gain, nazioarteko tratatuen aurka, lege lerruneko gainerako arauen kontra bezala, konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa edo arazoa aurkez daiteke, horiek indarrean jartzen direnean. EKren 96. artikulua (eta Kzren 1.5 artikulua) nazioarteko tratatuen indarraldiaz arduratzen da. Tratatu horiek Espainian indarrean egoteko, hau da, Espainiako antolamendu juridikoaren atal izateko, Espainian modu ofizialean argitaratu behar dira (osorik eta jarraian argitaratu behar dira; erreserbak, protokolo gehigarriak, oharren trukeak, atxikimenduak, etab. ere argitaratu behar dira). Tratatuak indargabetu, aldarazi edo eten ahal izateko, Konstituzioan ezarri da tratatuetan edo nazioarteko zuzenbideko (bereziki Tratatuen Zuzenbideari buruzko Vienako Konbentzioa, 1969ko maiatzaren 23koa) arau orokorretan ezarritako prozedura aplikatu behar dela. Tratatu horiek salatzeari dagokionez, tratatuok onesteko erabilitako prozedura bera aplikatu behar da. Hori dela eta, 96. artikuluko hitzez hitzekotasunari lotuta, tratatuek nazioartean (ad extra) zein estatuaren barruan (ad intra) sortzen dituzten ondoreen inguruko eztabaida planteatu da. Nazioartean, tratatuak kasuan kasuko estatuen barne araudien gainetik gailentzen dira (atzerriko estatu baten aurrez aurre ezin da Espainiako barne legeria jarri Espainiak berretsitako nazioarteko tratatu bat bete ez dela justifikatzeko). Estatuen barruan, tratatuak Konstituzioaren mende daude. Horregatik, EKren 95.1 artikuluaren arabera, Konstituzioaren aurkako hizpaketak dituen tratatua egiteko, aldez aurretik Konstituzioa berrikusi behar da. Hau da, kasu horretan, aldez aurretik Konstituzioa eraldatzen ez bada, ezin da tratatua egin. Konstituzioaren gailentasuna bermatzeko, tratatuen aurka, lege-lerruneko gainerako arauen aurka bezala, konstituzio-aurkakotasun errekurtsoa edo arazoa plantea daiteke; izan ere, logikoa denez, horiek ere Konstituzioaren mende daude (otsailaren 14ko 28/1991 KAE). 214

Konstituzio zuzenbidearen.indd 214

20/11/07 16:49:13

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea