Page 213

rrei buruzkoak; Herri Ogasunarentzat finantza-betebeharrak dakartzaten tratatu edo hitzarmenak; legeren bat aldaraztea edo indargabetzea dakarten tratatu edo hitzarmenak, eta betearazpenerako legegintza-neurriak behar dituztenak. Kasu horietan, KOAren 155-160. artikuluetan eta SAren 144-147. artikuluetan ezarritako prozedurari jarraituko zaio, alegia: Gobernuak Gorteei baimen hori emateko eskatzen die, eta horretarako, Gobernuaren adostasunarekin batera, Tratatuaren edo Hitzarmenaren testua igortzen du Gorteetara. Kongresuak baimena emateari buruzko iritzia ematen du, baita Gobernuak proposatutako erreserba eta interpretazio-adierazpenak formulatzeari buruz ere. Behin Kongresuak kasuan kasuko baimena emanda, gaia Senatura igortzen da, horrek ere baimena eman dezan. Senatuak baimena ematen badu, orduan Erregeak berrespen-tresna egokia emango du. Aitzitik, Senatuaren akordioa eta Kongresuarena bat ez badatoz, Kongresua-Senatua batzorde mistoa eratu eta horrek testu bat aurkeztuko du, eta bi ganberek horren inguruko botoa eman beharko dute. Bi ganberek testu hori onetsiko ez balute, Kongresuak erabateko gehiengoz erabakiko du. Ikus dezagun adibide bat: Espainiako Gobernuak erabaki zuen Espainiak Aberrigabeen Estatutuari buruzko konbentzioan parte hartu behar zuela, New Yorken 1954ko irailaren 28an egin zen horretan. Espainiako Konstituzioaren I. tituluko oinarrizko eskubideak ukitzen dituen gaia denez, EKren 94.1 artikuluan ezarritako prozedura aplikatu zen. Kongresuaren osoko bilkurak Espainia konbentzio horri atxikitzea baimendu zuen 1996ko azaroaren 26an. Senatuaren osoko bilkurak beste horrenbeste egin zuen 1997ko otsailaren 25ean, Kongresuak onetsitako testuan aldaketarik sartu gabe. Amaitzeko, Erregeak, Espainiako estatuaren izenean, Espainia konbentzio horri atxikitzeko tresna sinatu zuen 1997ko apirilaren 24an, eta 1997ko uztailaren 4an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean. c) Bestelako tratatu edo hitzarmenak egitean, EKren 94.2 artikuluak ez du Gorteen baimenik behar. Horren ordez, Gobernuak, horiek egitean, Gorteei berehalako informazioa emango die. Horretarako, Gobernuak Kongresuaren eta Senatuaren Atzerri Arazoetako Batzordeei komunikazioa bidaliko die, eta horiek, hala denean, ganberaren osoko bilkurari jakinarazi ahal izango diote. Adibide bat: Espainiako Erresumaren eta Bosnia-Herzegovinaren arteko oinarrizko lankidetza-hitzarmena, Sarajevon 2003ko ekainaren 11n egin, eta BOEn 2005eko ekainaren 13an argitaratu zena. Nazioarteko tratatuen konstituziotasun-kontrola Konstituzio Auzitegiari dagokio modu esklusiboan. Nazioarteko tratatuei dagokienez, konstituziotasun-kontrolerako bi mota daude: lehenengo eta behin, EKren 95. artikuluan ezarritakoa, hots, Espainiako Konstituzioan ezarritako aurretiazko konstituziotasun-kontrolaren kasu bakarra; kontrol hori araua indarrean sartu aurretik egiten da. Hain zuzen ere, Konstituzioaren aurkako hizpake213

Konstituzio zuzenbidearen.indd 213

20/11/07 16:49:13

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea