Page 212

aurrean gauden jakiteko gauzarik erabakigarriena ez da forma (tresna bakarra edo elkarri lotutako zenbait tresna izan ditzake eta), ezta izendapena ere (tratatua, akordioa, hitzarmena, konbentzioa, estatutua, agiria, etab. izan daiteke), baizik eta Nazioarteko Zuzenbideko subjektu gisa aritzen direnen (eta ez erakunde pribatu moduan) arteko borondateen akordioa egotea. Akordioa loteslea da sinatzaileentzat eta Nazioarteko Zuzenbide Publikoak arautzen du. Espainiako antolamendu juridikoan, nazioarteko tratatuak egiteko eskumena botere zentralarena da (EKren 149.3 art.), kanpoko politika Estatuko Gobernuak gidatzen baitu (EKren 97 art.), eta Gobernuari baitagokio kanpoko politika negoziatzeko ekimena, negoziazioa bera eta itundutako testuak kautotzea, baina, modu formalean, Erregeak, estatuburu den heinean, adierazi behar du Estatuaren adostasuna nazioartean tratatuak sinatzeko (EKren 63.2 art.). Edonola ere, tratatu garrantzitsuenek Parlamentu Zentralaren baimena izan behar dute (hau da, Gorte Nagusiena), eta Gobernuak garrantzi txikiagoko beste nazioarteko tratatu batzuk egitearen berri ere eman behar die. Tratatuaren edukiaren eta garrantziaren arabera, Parlamentuaren baimena edo, hala denean, Parlamentuaren kontrola, prozedura hauei jarraituz egingo da: a) Tratatuen bidez nazioarteko erakunde baten esku uzten bada Konstituzioak eratorritako eskumenak egikaritzea, tratatu horiek egiteko baimena Lege Organikoaren bidez eman behar da, EKren 93. artikuluan ezarritakoaren arabera: horixe da Europar Batasunari buruzko tratatu guztiak baimentzeko erabilitako bidea, besteak beste, hurrengo hauei buruzkoak: Espainia Europako Erkidegoetara atxikitzea, Europako Agiri Bakuna, Europar Batasuneko Tratatua —Maastrichteko Tratatu izenekoa—, Amsterdamgo Tratatua, Nizako Tratatua eta Europarako Konstituzioa ezartzen duen Tratatua; hala ere, beste kasu batzuetan ere erabili da, esaterako Espainiak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutua berresteko. Sistema hau erabiltzen da: lehenengo, Tratatua berresteko baimena ematen duen Lege Organikoa onesten da, eta gero, Erregeak, Estatuaren izenean, Tratatua berresteko tresna ematen du (adibidez, Gorteen baimena Espainiak Nazioarteko Zigor Auzitegiko Estatutua, Erroman 1998ko uztailaren 17an egindakoa, berresteko, urriaren 4ko 6/2000 Lege Organikoa erabili zen. Erregeak kasuan kasuko berrespen-tresna 2000ko urriaren 19an eman zuen, eta 2002ko maiatzaren 27ko BOEn argitaratu zen). b) EKren 94.1 artikuluaren arabera, estatuak adostasuna eman behar du, tratatu edo hitzarmenen bidez betebeharrak hartzeko; horretarako, Gorte Nagusiek aldez aurretiko baimena eman behar dute hurrengo kasuak tartean direnean: izaera politikoa duten tratatuak; izaera militarra duten tratatu edo hitzarmenak; estatuaren lurralde-osotasuna ukitzen duten tratatu edo hitzarmenak, edo I. tituluak ezarri oinarrizko eskubide eta eginbeha212

Konstituzio zuzenbidearen.indd 212

20/11/07 16:49:13

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea