Page 207

garapenak eskatzen dituen beharrizanetara egokitzeko. Hurrengo hauek dira: a) Esparru-legeak: EKren 150.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, estatuaren eskumeneko gaietan, Gorte Nagusiek autonomia-erkidego guztiei edo horietatik batzuei ahalmena eman ahal izango diete beren buruentzat legegintza-arauak emateko, betiere estatuaren legeak finkatutako printzipio, oinarri eta gida-lerroen esparruan. Auzitegien eskumenari kalterik egin gabe, esparru-lege bakoitzak ezarriko du Gorte Nagusiek nola kontrolatuko dituzten autonomia-erkidegoetako legegintza-arau horiek (printzipioz, Kongresuaren kontrola EKren 82. artikuluko legegintzarako eskuordetzaren kasuetan bezala egiten da, eta Senatuan nahitaezkoa da lege hauen inguruan ganbera horretan dagoen Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusiak egin beharreko txostena). Lege horiek eta EKren 149.1 art.ko oinarrizko legegintza bereizteko, bi xehetasun hartu behar dira kontuan: lehenengo eta behin, estatuaren eskumeneko arloetan ematen direla, ez autonomia-erkidegoekin elkarbanatutako gaietan; eta, bigarren, esparrua (hau da, printzipioak, oinarriak, gida-lerroak, etab.) Gorteek onetsitako lege batean ezarri behar dela (eta ez erregelamenduen bidez), eta autonomia-erkidegoek egin beharreko garapena ere legegintza-arauen bidez egin behar dela. b) Eskuordetza eta transferentziako lege organikoak: EKren 150.2 artikuluan lege organikoaren kasu berezi bat ezarri da: lege organikoaren bidez, estatuak autonomia-erkidegoei transferitu edo eskuordetu ahal izango dizkie estatuaren titulartasuneko gaiari dagozkion ahalmenak, baldin eta ahalmenok, beren izaera dela eta, transferitu edo eskuordetzeko modukoak badira. Eskumenaren titulartasuna estatuarena da, eta ez da eskumen osoaren egikaritza eskualdatzen, ahalmen zehatzak baino ez. Legeak kasuan-kasuan zehaztuko du finantza-bitartekoen transferentzia egokia, bai eta estatuak bere buruarentzat erreserbatzen dituen kontrolbideak ere. Lege horien izapidetza egiteko, Senatuan dagoen Autonomia Erkidegoen Batzorde Nagusiaren txostena behar da, baita Estatu Kontseiluko Batzorde Iraunkorrari egindako derrigorrezko kontsulta ere, EKLOren 22. art.an ezarritakoaren arabera. Kontrolari dagokionez, egile batzuek eskuordetu daitezkeen eginkizunak (gobernuak kontrolatu ditzake) eta transferitu daitezkeenak (ezin daitezke kontrolatu) bereizi dituzte; eskumena berreskuratzeko ahalmenari dagokionez, egile batzuen iritziz eskuordetza berreskuratzeko modukoa da, eta transferentzia ez; beste batzuen ustez, ordea, kasu batean zein bestean berreskuratzea egin liteke, nahiz eta orain arte horrelakorik ez egin, eta, beraz, eskuordetzaren eta transferentziaren ondoreen arteko bereizketa ez da orain arte ikusi. Esparru-legeetatik bereizteko, ez da printzipio edo esparrurik finkatu; horren ordez, gai baten inguruko 207

Konstituzio zuzenbidearen.indd 207

12/11/07 11:49:35

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea