Page 205

Autonomia Estatutuaren 10.4 art.). Modu horretan, estatuaren oinarrizko legegintza arlo horretan funtzio publikoa eraldatzeko neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Estatu Legean aurki dezakegu; izan ere, lege horren artikulu batzuk (1. artikuluan zerrendatuak) funtzionario publikoen estatutu-araubidearen oinarriak dira, EKren 149.1.18 artikuluan ezarritakoaren arabera. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuan bereganatutako eskumena egikarituz, funtzionarioen estatutu-araubidea arautu du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Parlamentu Legearen bidez, hain zuzen ere, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, betiere, estatuaren oinarrizko legegintza errespetatuz. Era berean, nahasmena sortzen da estatu zentralak nazioaren lurralde osorako printzipio orokorrak ezartzeko asmoz autonomia-erkidego guztietarako arauketa erkidea emateko erabiltzen dituen arau motei erreparatzen diegunean. Izan ere, «oinarrizko lege» esapidea erabili arren (oinarriak, oinarrizko arauak, oinarrizko legegintza, etab. esapideen parekoa), ez da esan nahi estatuaren oinarrizko legegintza lege formalaren bidez edo lege-lerruneko arauen bidez ezarri behar denik kasu guztietan; salbuespen moduan, «oinarrizko legegintza» horren barruan erregelamenduak onartzen dira, horien edukiak ere «oinarrizkoak» izanez gero. Hori dela eta, oinarrizko legegintzaren alderdi garrantzitsua ez da lege-lerruneko arauen bidez ematen dela, baizik eta autonomia-erkidego guztietarako «oinarrizkoa» dena arautzen duela, eta gero autonomia-erkidego horiek garatu ahal dutela. Hau da, irizpide materiala aplikatzen da (edukiak oinarrizkoa izan behar du), eta ez formala (nahitaez ez da lege bat izan behar). Behin hona iritsita, ñabardura bat egin behar da: erregela orokorraren arabera, oinarrizko gaien inguruko zehaztapena Gorte Nagusien lege formalaren bidez egin behar da, baina salbuespen moduan, gobernu zentralaren erregelamendu batek oinarrizko lege horrek ezarritakoa garatu dezake; hori ere oinarrizko lege moduan hartuko dugu, lege-lerruneko araua izan ez arren. Bestalde, autonomia-erkidego batek autonomia estatutuan oinarri horiek garatzeko eskumena bere gain hartu badu, oinarri horiei lotuta egikaritu beharko du eskumena, baina parlamentuko lege baten bidez edo erregelamenduaren bidez garatu ahal izango ditu. Alegia, ikusi berri dugunez, irizpide materiala formalaren gainetik dago: estatuak oinarrizko gaiak arautuko ditu (normalean lege baten bidez, segurtasun juridiko handiagoa lortzeko, baina salbuespen moduan erregelamenduen bidez ere egin dezake), eta autonomia-erkidegoek oinarri horiek garatu ahal izango dituzte (legearen edo erregelamenduen bidez). Behin nahaste terminologikoa azalduta, esan beharrekoa da benetako gatazkak sor daitezkeela estatu zentralak autonomia-erkidegoen eskumenak murrizteko gogoa izan dezakeelako, «oinarrizko» esapidea behar baino harago eramanda. Ondorenez, Konstituzio Auzitegiak askotan esku hartu behar izan du estatuaren oinarriak edo 205

Konstituzio zuzenbidearen.indd 205

20/11/07 16:49:12

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea