Page 198

netan jaso eta hurrengo hogeita hamar egunetan, eta erreferenduma hurrengo hirurogei egunetan egingo da. Erreferendumaren emaitza eraldaketaren aldekoa bada, erregeak sendetsiko du eta, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, indarrean jarriko da. Konstituzioko beste eduki bat aldarazi nahi denean eta goian aipatutakoen artean ez dagoenean, prozedura arrunta erabili behar da, errazagoa eta malguagoa dena, EKren 167. artikuluan ezarrita dagoena. Konstituzioan, eraldaketa hori onesteko zenbait aukera ezarri dira: lehenengo eta behin, Konstituzioa eraldatzeko proiektuak ganbera bakoitzean hiru bosteneko gehiengoak onetsi beharko ditu. Baina bi ganberen artean adostasunik izan ezean, hau da, Senatuak onetsitako testua Kongresuak aldez aurretik onetsitakoarekin bat ez badator, Konstituzioan ezarri da adostasun hori lortzeko ahaleginak egingo dituela diputatu eta senatariez osatutako batzorde parekideak; batzorde horrek testu bat aurkeztuko du, eta Kongresuak eta Senatuak testu horren gaineko botazioa egingo dute. Bi ganberetako hiru bostenek onesten badute, parlamentu-onespenaren betekizuna baduela ulertuko da. Testua onesten bada, baina ganbera bakoitzeko hiru bostenen gehiengo kualifikatua lortu gabe, Konstituzioan konstituzio-eraldaketa aurrera ateratzeko bigarren aukera onartu da: testuak Senatuan erabateko gehiengoa lortzen badu, eraldaketa onetsi egin dela ulertuko da, Kongresuaren bi herenak lortzen baditu. Behin parlamentu-onespena lortuta, EKren 167. art.an ezarritakoaren arabera, konstituzio-eraldaketak azken betekizuna bete behar du: diputatuen hamarrenak edo senatarien hamarrenak hala eskatuz gero, ganberek onetsitako konstituzio-eraldaketako testuaren inguruko erreferenduma egin behar da (eraldaketa areagoturako ezarritako epe berean). Eskaera eraldaketa onetsi eta hurrengo hamabost egunetan egin behar da. Kasu horretan, herriak du eraldaketari buruzko azken hitza. Erreferenduma aldekoa bada, eraldaketa erregeak sendetsiko du eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren jarriko da indarrean. Diputatuen hamarrenak edo senatarien hamarrenak erreferenduma eskatuko ez balute, orduan Gorteek onetsitako konstituzio-eraldaketa berehala sendetsiko du erregeak, eta Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero indarrean jarriko da. Beraz, 167. artikuluan ezarritako erreferenduma aukerakoa da (168. artikulukoa nahitaezkoa da, ordea). Erreferendum hori diseinatu da parlamentu-gutxiengoek hautesleengana jo dezaten zuzenean azken erabakia horiek hartzeko, edo eraldaketaren sustatzaileek herriari bere erabakia berrestea eskatzeko (nahiz eta egiatan beharrezkoa ez izan, eraldaketa areagotuaren kasuan gertatzen ez den bezala), modu horretan eraldaketak legitimazio handiagoa izango luke eta. Era berean (1992ko Konstituzioaren eraldaketan gertatu zen bezala), eraldaketaren inguruan indar politikoen artean adostasun handia badago, ez da beharrezkoa erreferendumera jotzea. 198

Konstituzio zuzenbidearen.indd 198

12/11/07 11:49:34

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea