Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 197

Kongresuak ere ez baitu kontuan izan behar konstituzio-eraldaketaren proposamena. Azkenean, legegintzako herri-ekimenari dagokionez, EKren 166. art.ak konstituzio-eraldaketa proposatzeko legitimazioa duten subjektuak aipatzean, EKren 87. art.aren 1. eta 2. paragrafoetara igortzen du, eta ez 3. paragrafora, alegia, legegintzarako herri-ekimenari buruzkora. Horrenbestez, interpretazio sistematikoa eginda, badirudi herri-ekimena baztertu egiten dela. Nolanahi den ere, egile batzuen arabera, legegintzarako herri-ekimena konstituzio-eraldaketarako aplikatu daiteke. Izan ere, EKren 87. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak 3. paragrafoari lotuta interpretatuz gero, esan behar da 87.3 artikuluak konstituzio-eraldaketa ez duela beren beregi baztertzen legegintzarako herri-ekimenetik (baina beste gai batzuk baztertu egiten ditu, besteak beste, lege organikoei dagozkien gaiak, tributu-kontuak eta nazioartekoak, eta grazia-onurabideari buruzkoak). Era berean, martxoaren 26ko 3/1984 Lege Organikoaren 2. art.ak, legegintzarako herri-ekimena arautzen duenak, ez du konstituzio-eraldaketa beren beregi baztertzen (baina beste gai batzuk baztertu egiten ditu, besteak beste: lege organikoei dagozkien gaiak, tributu-kontuak eta nazioartekoak, grazia-onurabideari lotutakoak, EKren 131. art.ko plangintza-legeari dagozkionak eta aurrekontuen legeak). Doktrina ez dator bat horren inguruan, baina gehiengoaren ustez, Konstituzioa eraldatzeko ezin da legegintzarako herri-ekimena aplikatu. Eraldaketa-prozedurari dagokionez, ikusi dugunez, Konstituzioan prozedura bi ezarri dira eraldatu beharreko gaiaren arabera. Prozedura areagotuari helduko diogu lehenengo, hain zuzen ere, EKren 168. artikuluan ezarrita dagoena. Prozedura hori zurruna eta konplexua da. Kasu hauetan erabili behar da: Konstituzioa oso-osorik berrikusteko proposamena egiten bada, edo, berrikuspena zati batekoa izanik, horrek eragina badu atariko tituluan (1-9 art.), I. tituluaren II. kapituluko lehenengo atalean (15-29 art., hau da, oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei buruzkoak) edo II. tituluan (56-65 art., hots, Koroari buruzkoak). Horretarako, konstituzioeraldaketa Kongresuaren bi herenek eta Senatuaren bi herenek onetsi behar dute. Eraldaketaren testua bi ganberek onesten badute gehiengo kualifikatu horrekin, bi ganberak berehala desegingo dira, eta behin parlamentu-hauteskundeak egin ondoren, eratutako ganbera berriek aurreko Gorteen erabakia berretsi behar dute lehenengo (KOAren 147.4 art.ak ez du zehazten zein gehiengo den beharrezkoa Kongresuan berresteko, baina SAren 159. art.ak Senatuaren erabateko gehiengoa eskatzen du). Ondoren, eraldaketaren testua aztertuko dute, eta ganbera bakoitzak bi hereneko gehiengo kualifikatuaren bidez onetsi beharko du. Gorteek onetsi ondoren, eraldaketaren inguruko erreferenduma egin behar da eta herriak berretsi behar du. ELOren 7. art.an ezarritakoaren arabera, deialdia egin behar da eraldaketaren onespenari buruzko komunikazioa Gobernuko lehendakariak zein egu197

Konstituzio zuzenbidearen.indd 197

12/11/07 11:49:34


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.