Page 196

hitu ziren soil-soilik: «sufragio aktiboa» zegoen lekuan «sufragio aktibo eta pasiboa» jarri zen. Hogeita bost urtetan horixe izan da Konstituzioaren aldarazpen bakarra, baina lerro hauek idazten ari naizenean, Gobernuak Konstituzioan aldarazpena egin nahi du, printzipioz, alderdi zehatz batzuk soilik ukituko lituzkeena, besteak beste: koroaren oinordetzan gizonezkoak emakumezkoaren aurrean duen lehentasuna indargabetzea, autonomia-erkidegoen izenak Konstituzioaren testuan sartzea, Senatuaren eraldaketa eta Konstituzioaren testuan Europar Batasunaren inguruko guztia jasotzea. Konstituzio-eraldaketa proposatzeko uneari dagokionez, logikoa dirudi eraldaketa normaltasun-egoeran abiatzea. Horregatik, EKren 169. artikuluan debekatu egin da eraldaketa gerra dagoenean edo EKren 116. artikuluan ezarritako egoeretatik bat (alarma, salbuespena eta setioa) gertatzen denean egitea. Arrazoi berbera dela bide, konstituziogileak adierazi du ezin dela erreferendumik egin (konstituzioa eraldatzekoa barne hartuta) salbuespen- eta setio-egoerak indarrean dauden bitartean edo horiek altxatu eta hurrengo laurogeita hamar egunetan (ELOren 4.1 art.). Horretarako legitimatutako subjektuei dagokienez, 166. art.ak EKren 87. art.ra igortzen du. Horrek esan nahi du hurrengo erakunde hauek konstituzio-eraldaketa proposatu dezaketela: Gobernua (Ministroen Kontseiluak konstituzio-eraldaketaren proiektua Kongresura bidaltzen du bi ganberek izapideak egin ditzaten), Diputatuen Kongresua (KOAren 146. art.aren arabera, konstituzio-eraldaketaren proposamena Parlamentuko bi taldek edo diputatu guztien bostenak sinatu behar du, lege-proposamen arruntak ez bezala, horiek parlamentu-talde batek edo diputatu guztien hamarrenak soilik sinatu behar dituztelako) eta Senatua (SAren 152. art.aren arabera, konstituzio-eraldaketaren proposamena parlamentu-talde berekoak ez diren berrogeita hamar senatarik aurkeztu behar dute; lege-proposamen arrunten kasuan, ordea, hogeita bost senatariren edo parlamentu-talde baten sinadura soilik behar da). Kongresuaren eta Senatuaren kasuan, aurkeztutako konstituzio-eraldaketen proposamen guztien izapideak ez dira egingo. Horretarako, lehenengo eta behin, horien izapidetza onartu behar da (onartzeak Parlamentuan eztabaidatzea esan nahi du, baina ez dago argi azkenean onartuko diren ala ez). Izapidetza onartzea ganberako kasuan kasuko osoko bilkurak erabaki behar du (Espainiako parlamentu-zuzenbidean «kontuan hartzea» esaten zaio horri). Autonomia-erkidegoen legitimazioari dagokionez, horien parlamentubatzarrei hurrengo hau aitortzen zaie soil-soilik: Gobernuari konstituzioeraldaketaren proiektua onartzea eskatzeko aukera edo Kongresuaren Mahaira konstituzio-eraldaketaren proposamen bat igortzea —proposamen horren defentsa gehienez ere hiru pertsonak osatutako Batzordean eskuordetzen da—. Baina kasu batean zein bestean proposamen hutsa da, Gobernuak ez baitu konstituzio-eraldaketaren proiektua onartu behar eta 196

Konstituzio zuzenbidearen.indd 196

28/12/07 09:54:05

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea