Page 189

9. ikasgaia

Zuzenbidearen iturriak Espainiako Konstituzio antolamenduan

1. Sarrera ÂŤZuzenbideko iturrieiÂť buruz hitz egiten dugunean, zuzenbideak antolamendu juridiko jakin batean izaten dituen agerpenak ditugu hizpide. Lehenengo eta behin, Konstituzioa bera egongo litzateke, antolamenduaren gorengo arau moduan, eta ondoren, lege-lerruneko arau idatziak, erregelamendu-lerruneko arau idatziak, ohiturak, printzipio orokorrak, jurisprudentzia, etab. Zuzenbideko estatu batean, iturri horiek zein diren, zein hurrenkerari jarraituz aplikatzen diren (hots, zuzenbideko iturrien lehentasun izenekoa) ezartzea eta horien arteko harremanak ezartzea funtsezkoa izan ohi da. Konstituzioan zuzenbideko iturri guztien arauketa aurkitzea izango litzateke logikoena, baina Espainian gauzak desberdinak dira: iturrien zerrenda eta horien lehentasuna Kode Zibilean daude, baina kode horrek ez du iturriei buruzko arauketa guztia ezarri; izan ere, 1978ko Konstituzioa indarrean sartzean, zuzenbideko iturriei buruzko guztiak aldaketa sakonak izan ditu. Horrek guztiak arrazoi historikoak ditu: dakigunez, XIX. mendean, Konstituzioak agiri programatiko gisa hartzen ziren, eta horretan sistema politikoaren oinarrizko printzipioak biltzen ziren, baina beti ez zitzaien balio arau-emailea aitortzen. Horrez gain, garai hartan zuzenbide pribatuak zuzenbide publikoaren aurrean nagusitasuna zuela kontuan hartzen badugu, zuzenbideko iturrien arauketa eta arau juridikoen interpretazioari, aplikazioari eta eragingarritasunari buruzko erregela guztiak Kode Zibilaren atariko tituluan araututa egotea ulertuko dugu, kode hori zuzenbi189

Konstituzio zuzenbidearen.indd 189

5/12/07 11:43:55

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea