Page 180

aldeko botoa eman zutela esan behar da—, eta Francisco Letamendía Euskadiko Ezkerrako diputatuak), eta 14 abstentzio (PNV-EAJko diputatu guztiak, Alianza Popular-eko hiru diputatu —Licinio de la Fuente, Modesto Piñeiro eta Álvaro Lapuerta—, Grupo Mixtoko bi diputatu —Joaquín Arana eta Pedro Morales—, UCDko diputatu bat —Jesús Aizpún— eta Esquerra Republicana de Catalunya-ko diputatua —Heribert Barrera—). 5 absentzia egon ziren. Senatuaren osoko bilkuran 226 senatarik testuaren aldeko botoa eman zuten, aurkako 5 boto egon ziren (euskal taldeko senatari bat —Ramón Bajo—, Euskadiko Ezkerrako senataria —Juan María Bandrés—, Soriako senataria —Fidel Carazo—, Bartzelonako senataria —Lluis M.ª Xirinacs— eta erregeak izendatutako senataria —Marcial Gamboa—), eta 8 abstentzio (euskal taldeko gainerako senatariak, Talde Mistoko senataria —Rosendo Audet— eta erregeak izendatutako senatariak —Luis Díez-Alegría eta Angel Salas Larrazábal—). 9 absentzia egon ziren. Testua bi Ganberek onetsi ondoren, horren inguruko erreferenduma egin behar zen. 1978ko abenduaren 6an egin zen. Alderdi guztiek baietza eskatu zuten, eskuin muturrak, Herri Batasunak eta Liga Comunista Revolucionaria alderdiek izan ezik, horiek ezetza eskatu baitzuten, arrazoi desberdinengatik, hori bai. EAJ-PNV, Esquerra Republicana de Catalunya, Euskadiko Ezkerra eta ezker muturreko beste erakunde batzuk abstentzioaren alde agertu ziren. Emaitzak hauek izan ziren: %67,11ko parte-hartzea egon zen, eta %32,89ko abstentzioa (abstentzioaren ehuneko handia euskal lurretan egon zen); emandako botoen %87,87 aldekoa izan zen (erroldaren %58,97), %7,83 aurkakoa (erroldaren %5,25), botoen %3,55 zuriak izan ziren (erroldaren %2,37) eta botoen %0,75 baliogabeak izan ziren (erroldaren %0,50). Legeetan ezarritako betekizun horren ostean, 1978ko abenduaren 27an, Gorteetako bi ganberak batera bilduta, Joan Karlos erregeak Konstituzioa sendetsi zuen, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 1978ko abenduaren 29an. Egun horretan bertan testua indarrean jarri zen. Une horretatik aurrera, Konstituzioa oinarrizko arau bakarra zen. Izan ere, xedapen indargabetzaileko lehenengo paragrafoa zela bide, erregimen frankistako zazpi Oinarrizko Legeak eta Eraldaketa Politikorako Legea indargabetu ziren. Azken hori Konstituzioa egiteko tresna juridikoa izan zen, eta bere egitekoa bete ondoren, indargabetu egin zen. 2. Prozesu konstituziogilearen ezaugarriak Lehenengo eta behin, prozesuaren iraupenari aipamen egin behar diogu. Aurreko prozesu konstituziogilearekin, hots, 1931ko Konstituzioaren prozesuarekin, erkatuz gero (zortzi hilabete inguru iraun zituen, Batzorde Juridiko Aholkulariak aurreproiektua prestatzeko behar izan zuen denbo180

Konstituzio zuzenbidearen.indd 180

12/11/07 11:49:31

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea