Page 176

behintzat, gehiengo zabal batek onartzeko moduko konstituzio-testua idazteko. Alderdi politiko guztiek akordio ekonomikoak (gai hauen ingurukoak: aurrekontu-politika, diru-politika, lan-politika, Gizarte Segurantza) eta politikoak (askatasun publikoei, Zigor Kodearen eta Prozedura Kriminalaren Legearen eraldaketari buruzkoak) egin zituzten, eta akordioen giroa sortu zen; horiek zirela bide, 1977ko urriaren amaieran Moncloako Itun entzutetsuak sinatu ziren. Itunen joera hori Konstituzioaren idazketara lerratu zen ondoren. Garrantzi historiko handikoa izan zen Kataluniako Generalitatea irailaren 29ko 41/1977 Errege Dekretu-Legearen bidez berrezartzea (Josep Tarradellas erbestetik itzuli zen erakundearen buru izateko). Generalitatea ÂŤaurreautonomiaÂť izenekoetatik lehenengoa izan zen (behin-behineko autonomia-araubidea ezarri nahi zen Konstituzio berriak gaur egungo autonomia-erkidegoen behin betiko eredua ezarri arte itxaron gabe), eta ondoren Euskal Herrirako araubide aurreautonomikoa etorri zen (urtarrilaren 4ko 1/1978 Errege Dekretu-Legearen bidez onetsia), Galiziakoa (martxoaren 16ko 7/1978 Errege Dekretu-Legearen bidez onetsia), etab. Amaitzeko, artean ebatzi gabeko auzia zegoen: amnistia. Auzi hori ere ebatzi egin zen, amnistia orokorra eman baitzen urriaren 15eko 46/1977 Legea zela bide. Den-dena prest zegoen prozesu konstituziogilea abiatzeko.

176

Konstituzio zuzenbidearen.indd 176

12/11/07 11:49:31

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea