Page 175

har ohartu baitzituzten). Gobernuak gauza bi ez zituen onartu edo ezin izan zituen onartu une hartan: hauteskunde horietarako ez ziren legeztatu Espainiako Partido Comunista alderdiaren ezkerrean kokatutako alderdi politikoak eta ez zen erabateko amnistiarik egon; azken horretarako, Gorte berriak eratu arte itxaron behar izan zen. Modu horretan, guztia prest zegoen hauteskunde askeak deitzeko. Hauteskunde horiek apirilaren 15eko 679/1977 Errege Dekretuaren bidez deitu ziren. Adolfo Suárez Gobernuko lehendakariak hauteskundeetan parte hartuko zuela iragarri zuen, Unión del Centro Democrático (UCD) alderdia osatzen zuten indarren multzo baten buruzagitzan (azkenean, Suárezek hauteskunde horiek irabazi zituen). 1977ko maiatzaren 14an, Joan Borboikoak, Bartzelonako konde eta Joan Karlos erregearen aitak, eskubide dinastikoei uko egin zien, semearen mesedetan. Horrela, Joan Karlos erregeak, 1975ean Franco hil ondoren errege aldarrikatu zutenak, 1947ko Oinordetza Legean ezarritakoaren arabera, agintea indartu zuen legitimazio historikoa zela bide, aitak eskubide dinastikoei uko egin baitzien bere alde, eta modu horretan, Espainiako Errege Etxearen buru bihurtu baitzen. Azkenean, monarkiari behin betiko legitimazioa, legitimazio demokratikoa alegia, 1978ko Konstituzioak eman zion, 1.3 artikuluan parlamentu-monarkia Espainiako estatuaren eredu politikoa zela ezarri baitzen. Konstituzioaren II. tituluan, 57. artikuluan, hurrengoa ezarri zen esanbidez: «Espainiako Koroaren oinordekoak dira Borbongo don Joan Karlos I maiestate horren ondorengoak, hura baita dinastia historikoaren jaraunsle legitimoa». Azkenean, 1977ko ekainaren 15ean aipatu hauteskundeak egin ziren, Espainiako lehenengo hauteskunde demokratikoak 1936tik. Emaitzei dagokienez, Kongresuan alderdi batek ere ez zuen erabateko gehiengoa lortu eta boto gehien lortu zituen alderdia gobernuarena izan zen, UCD (165 aulki), gero PSOE (118), Partido Comunista (20), Alianza Popular (16), Kataluniako nazionalistak, euskal nazionalistak (EAJ-PNV), PSPko sozialistak eta ezkerreko alderdi nazionalista txiki batzuk, katalanak (Esquerra Republicana) eta euskaldunak (Euskadiko Ezkerra). Senatuan, UCDk senatari hautetsien erabateko gehiengoa lortu zuen, eta gehiengo hori handitu egin zen Ganberaren behin betiko eraketan erregeak izendatutako senatari asko sartu zirelako, gehienbat ideologia kontserbadorea zutenak. Emaitza horiekin, gutxieneko gehiengoari, hau da, UCDri, Adolfo Suárez buru zuela, zegokion Gobernua eratzea. Erregeak Suárez berretsi zuen Gobernuko lehendakari karguan eta Gorte demokratiko berriak 1977ko uztailean ireki ziren. Laster ikusi zen Gorteen eginkizuna ez zela izango lege arruntak onestea soilik, horren ordez Gorte konstituziogile bihurtuko zirela eta Konstituzio demokratikoa idatzi beharko zutela: gaur egungo 1978ko Konstituzioa, hain zuzen. Espainiako konstituzio-historiaren irakasgaiei jaramon eginez, alderdi anitzeko ituna bilatu zen, guztien arteko adostasunaren bidez, guztiek edo, 175

Konstituzio zuzenbidearen.indd 175

12/11/07 11:49:31

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea