Page 173

razpen partzialak eginda eta hori guztia legearekin bateragarria zen neurrian— araudi berriak onetsi arte). Hala ere, frankismoaren prozedurari eta eduki batzuei eutsi zitzaien, esaterako: erregeak aurrerantzean ere Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko lehendakariak izendatuko zituen. Bigarren xedapen iragankorrean, Gorteetako, Kongresuko eta Senatuko lehendakariek eta Kongresuak hautatutako lau diputatuk eta Senatuak hautatutako lau senatarik osatutako Batzordea ezarri zen, eta horrek 1942ko Gorteetako Legearen 13. artikuluak Lege bereko 12. artikuluan aipatutako batzorderako ezarritako eginkizunak bere gain hartuko zituen (artikulu horren arabera, batzorde hori, ordu arte, Gorteetako lehendakariak, ministro batek, Kontseilu Nazionaleko Batzorde Iraunkorreko kontseilari batek, abokatua zen Gorteetako prokuradore batek, Estatu Kontseiluko lehendakariak eta Auzitegi Goreneko lehendakariak osatzen zuten), hau da: dekretu-legeei lotutako guztia, presazko kasuetan estatuburuak Gobernuaren proposamenez sendetsitakoa, batzordeari entzun ondoren. Amaitzeko, Kongresuan eta Senatuan Batzorde batzuk eratuko ziren eta 1942ko Gorteetako Legearen 12. artikuluko batzorde horren esku jarritako beste eginkizun batzuk hartuko zituzten. Legean Kontseilu Nazionala desagertuko zela jo zen, baina ikusi dugunez, Erresumako Kontseiluari eutsi zion, hori bai, egitura eta funtzionamendu desberdinarekin: erregeak Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko lehendakariak izendatzen jarraitzen zuen arren, modu demokratikoan hautatutako ganbera bakoitzak bost kide hautatuko zituen kontseilari hautetsien kargu-uzteek eragindako hutsuneak betetzeko. Funtzio legegileari dagokionez, 4. artikuluan legegintza-prozedura arrunta ezarri zen: lege-proiektu arruntak Kongresuak onetsi behar zituen, eta ondoren Senatura igarotzen ziren, eta horrek Kongresuak onetsitako testua aztertzen zuen. Bi Ganberen artean akordioa ez bazegoen, Batzorde Mistoa eratzen zen, konstituzio-eraldaketaren kasuan ezarritakoaren modukoa, akordioa lor zezan; edu berean, akordio hori bi ganberek onetsi behar zuten gehiengo soilaren bidez. Akordiorik lortzen ez bazen edo egindako akordioa bi ganberek onesten ez bazuten, Gobernuak behin betiko ebazpena emateko eskatu ahal zion Kongresuari, erabateko gehiengoa erabiliz. 3. Esanahia eta indarraldia Eraldaketa Politikorako Legea indarrean sartu ondoren, Suårez Gobernua (oposizioaren onespenarekin) neurriak hartzen hasi zen berehala hauteskundeak deitzeko, urte horretako ekainaren 15ean egingo zirenak. Egoera ez zen batere erraza, arrazoi hauek zirela bide: krisi ekonomikoa, ETAren etengabeko atentatuak, ultraeskuin frankistaren presioa, estatu173

Konstituzio zuzenbidearen.indd 173

12/11/07 11:49:30

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea