Page 172

eztabaidatuko zuen ondoren. Senatuak Kongresuak onetsitako testua bere horretan onartzen ez bazuen (hau da, zuzenketak sartzen bazituen), desadostasunak Batzorde Mistora igorriko ziren. Batzorde horren buru Gorteetako lehendakaria zen eta Kongresuko lehendakariak, Senatukoak, eta kasuan kasuko ganberek hautatutako lau diputatuk eta lau senatarik osatzen zuten. Batzorde Mistoak akordioa lortzen ez bazuen edo lortutako akordioa bi Ganberek berresten ez bazuten, azken erabakia Gorteetako kideek erabateko gehiengoz hartuko zuten, bi ganberak elkarrekin bilduta. Parlamentuko onespen-prozesua bukatu ondoren, erregeak testuaren inguruko erreferenduma egin behar zuen konstituzio-eraldaketa sendetsi aurretik. Bestalde, Legeak erregeari emandako aginpidea parlamentu-monarkia batean estatuburuak izan ohi zuena baino askoz handiagoa zen (esaterako, legeak sendetsi eta aldarrikatzea). Besteak beste, Gorteetako eta Erresumako Kontseiluko lehendakaria izendatu zitzakeen, senatarien kopuru jakin bat izendatzen zuen (hautatutako senatarien bostena gehienez) eta zuhurtziarakotasun-ahalmena zuen, 5. artikuluan ezarritakoa: nazioaren intereserako joera politiko ororen inguruko erreferenduma egiteko aukera zuen, konstituzio-izaerakoa izan zein ez. Herriak erreferendumaren bidez hartutako erabakia Estatuko organo guztiei ezartzen zitzaien, eta auzia Gorteen eskumenekoa bazen eta horiek erreferendumeko emaitzarekin bat etorriz kasuan kasuko erabakia hartzen ez bazuten, modu automatikoan desegiten ziren eta hauteskunde berriak deitu. Horrez gain, Legean ezarri zen botere legegilea Gorteei zegokiela. 2. artikuluan bi ganberako Gorteak diseinatu ziren, eta horien agintaldia lau urtekoa zen. Gorteak osatzen zituzten Diputatuen Kongresuak (kideak sufragio orokor, zuzeneko eta sekretuaren bidez hautatzen ziren, proportziozko ordezkaritza-sistema zuzenduaren bidez; barrutia probintzia zen eta probintzia bakoitzari bi diputatu egokitzen zitzaizkion gutxienez. Lehenengo hauteskundeetan 350 diputatu hautatu behar izan ziren) eta Senatuak (bi kide mota zituen: batetik, lurralde-erakundeak ordezkatzeko hautatutakoak, sufragio orokor, zuzeneko eta sekretuaren bidez, gehiengoen sistema baten arabera; lehenengo hauteskundeetan 207 izan ziren, lau probintzia bakoitzeko eta beste bat uharte-probintzia bakoitzeko, bi Ceutatik eta beste bi Melillatik. Bestetik, erregeak legegintzaldi bakoitzerako zuzenean izendatutakoak zeuden, eta ezin ziren izan hautatutakoen bostena baino gehiago). Hau da, erregeak izendatutako senatariak kenduta, Gorteetako kideak sufragio orokorraren bidez hautatuko ziren, eta horrela, Gorte frankistetan ohikoa zen ordezkaritza organikoaren edo korporatiboaren printzipioa bertan behera utzi zen. Era berean, Legean ezarri zen Kongresuak eta Senatuak euren araudiak onetsi eta euren lehendakariak hautatuko zituztela (hala ere, behin-behinean Gorte frankisten araudiaren bidez arautuko ziren —beharrezko alda172

Konstituzio zuzenbidearen.indd 172

12/11/07 11:49:30

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea