Page 171

batzuekin, eta testua Ganberan onetsi zen presazko prozeduraren bidez 1976ko azaroaren 18an: 425 boto alde, 59 aurka eta 13 abstentzio izan zituen (hau da, %80 baino gehiago alde agertu zen). Berriro ere, harrigarria da erakunde frankistek euren sistema goitik behera suntsitzen zuten legea onestea. Horregatik, autore batzuek, erregimen frankistako politikariek «bere buruaz beste» edo «harakiria» egin zutela esaten dute. Edonola ere, aipamen berezia egin behar zaie Joan Karlos erregeak, Adolfo Suárez Gobernuko lehendakariak, Torcuato Fernández-Miranda Gorteetako lehendakariak eta beste lankide batzuek egindako lanari eta oposizio demokratikoaren pazientzia, baretasun eta helburu gorenei, apurketaren alde egin beharrean eraldaketari mesede egin zioten eta. Legea Gorteek onetsi ondoren, legeria frankistak ezarritako izapideak betetzeko betekizun bakarra geratzen zen: legearen inguruko erreferenduma egin behar zen. Erregeak erreferendum hori deitu eta 1976ko abenduaren 15ean egin zen. Frankismo zorrotzak ezezko botoa eskatu zuen, oposizio demokratikoak ez zuen konpromisorik hartu nahi izan eta abstentzioaren alde egin zuen. Nolanahi den ere, Espainia osoan parte-hartzea %77koa baino handiagoa izan zen, eta parte-hartu zutenen artean, aldeko botoak %94 baino gehiago izan ziren, hots, hauteskunde-erroldaren ia %73. Amaitzeko, erregeak urtarrilaren 4ko 1/1997 Legea, Eraldaketa Politikoari buruzkoa sendetsi zuen. 2. Ezaugarriak Legea oso laburra zen, bost artikulu, hiru xedapen iragankor eta azken xedapen bat zituen. Azken xedapenean eta artikuluen aurreko lerrokada laburrean Oinarrizko Legearen lerruna zuela argi utzi zen arren, erregimen frankistarekin jarraitutasun juridikoa ez apurtzeko, 1. artikuluan argi eta garbi ezarri zen printzipio demokratikoa, hots, herri-subiranotasunaren aitorpena, legearen nagusitasuna, pertsonaren oinarrizko eskubideen bortxaezintasuna, Estatuko organo guztiak eskubide horiei lotuta zeudela, eta sufragio orokorra (azken hori 2. artikuluan ezarri zen). Zurruntasunari dagokionez, Legean bertan konstituzio-eraldaketa iragarri zen. Eraldaketa hori Gorte berriak eratzeko hauteskunde demokratikoen deialdirako tresna juridikoa izateaz gain, Gorte horiek konstituziogile izateko bidea ere irekitzen zuen (azkenean horrela gertatu zen); izan ere, 3. artikuluan konstituzio-eraldaketarako prozedura beren beregi arautu zen (horixe erabili zen 1978ko Konstituzioa egiteko): konstituzio-eraldaketaren ekimena Gobernuari edo Kongresuari zegokion eta Kongresuak eta Senatuak erabateko gehiengoz onestea eskatzen zuen. Kongresuak testua onetsiko zuen lehenengo eta Senatuak Kongresuak onetsitako testua 171

Konstituzio zuzenbidearen.indd 171

12/11/07 11:49:30

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea