Page 169

7. ikasgaia

Demokraziarako trantsizioa eta eraldaketa politikorako legea

1. Aurrekariak Azken Gorte frankistek, Oinordetza Legean ezarritakoaren arabera, Joan Karlos Borboikoa, Joan Karlos I.a, Espainiako errege izendatu ondoren, 1975eko azaroaren 22an, demokraziarako trantsizioa abian jarri zen. Erregeak Arias Navarro Gobernuko presidentzian berretsi zuen. Oposizio demokratikoak bi organoak bateratu zituen, hain zuzen ere, «Junta Democrática» eta «Plataforma de Convergencia Democrática», eta «Coordinación Democrática» sortu zuen. Agintariek, itxuraz, urrats beldurtiak eman nahi zituzten erregimena liberalizatze aldera. Modu horretan, bi lege onetsi ziren: batetik, 17/1976 Legea, maiatzaren 29koa, bilera eskubidea arautzen zuena, eta bestetik, 21/1976 Legea, ekainaren 14koa, elkartze politikorako eskubideari buruzkoa. Hala ere, laster ikusi zen Arias Navarro Gobernuaren gidaritzan zegoen bitartean prozesuak ez zuela nahi bezala aurrera egingo. Horrenbestez, Joan Karlos erregeak berak Arias Navarro dimititzera behartu zuen 1976ko uztailaren 1ean, eta Oinarrizko Legeetan ezarritako prozedurari jarraituz, Erresumako Kontseiluak (Kontseiluaren eta Gorteen buru Torcuato Fernández-Miranda zen, eta horrek hasiera-hasieratik lagundu zion hautagaiari) Gobernuko presidentziarako aurkeztutako hautagaien hirukotean azkenean hautatua izan zen pertsona egotea lortu zuen: Adolfo Suárez. Azken hori erregimen zaharreko gizona zen eta monarkaren laguntzaz, Gobernutik eta modu bikainean, demokraziarako trantsizio baketsua gidatzea lortu zuen. Uztailaren 3an, Adolfo Suárez Gobernuko lehendakari izendatu zuten. Berehala Gorteetan Lege bat onetsi zen, 23/1976 Legea, uztailaren 19koa, 169

Konstituzio zuzenbidearen.indd 169

5/12/07 11:43:52

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea