Page 168

ral entzutetsua irakurri zuen. Gobernuak gotzaina deportatu egin nahi izan zuen, baina neurri horrek Gobernua eskomikatzea ekarriko zuen, eta Gobernu frankista katolizismoaren defendatzaile amorratua omen zen. Azkenean, erregimenak amore eman zuen eta Aùoveros gotzaina bere elizbarrutian geratu zen. Arazo horiek guztiak nahikoa izan arren, Francoren osasunak okerrera egin zuen azkar eta modu larrian. Horren eraginez, Joan Karlos Borboikoak Estatuaren jarduneko buruzagitza bere gain hartu behar izan zuen 1974ko uztailean. Francok bere eginkizunak irailaren hasieran hartu zituen berriro, eta erregimeneko azken heriotza-zigorrak sinatzeko astia ere izan zuen (nazioarteko zein barruko protestak gorabehera, hilabetearen amaieran ETAko eta FRAPeko zenbait militante fusilatu zituzten —erregimen frankistak bere ibilbidea zapalketa indartsuarekin hasi eta modu berean bukatu zuen—). Francoren gainbehera fisikoa geldiezina zen: 1975eko urrian berriz eraman zuten ospitalera, eta Joan Karlos printzeak berriro ere jarduneko estatuburu gisa aritu behar izan zuen. Azkenean, 1975eko azaroaren 20an diktadorea hil egin zen eta bi egun geroago, berak izendatutako oinordekoa, Joan Karlos Borboikoa printzea Espainiako errege izendatu zuten, Joan Karlos I.a izenarekin. Diktadorea desagertzean erregimena ere desagertu egin zen, erregimenaren izaeraren eta agintearen oinarria Franco bera baitzen. Modu horretan, erregimen frankista amaitu eta demokraziarako trantsizioa abiatu zen.

168

Konstituzio zuzenbidearen.indd 168

12/11/07 11:49:30

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea