Page 167

Legea (1958), baita beste lege batzuk ere, besteak beste, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa Arautzeko Legea (1956), Estatuko Administrazioaren Araubide Juridikoaren Legea (1957) eta Administrazio Prozedurako Legea (1958). Nolanahi den ere, zapalketak aurrera jarraitu zuen Ordena Publikoaren Legearekin (1959) eta Ordena Publikoaren Auzitegiaren sorrerarekin (1963). Dena den, erregimenak irekitzeko keinu ahul batzuk egin zituen, Elkarteen Legearekin (1964) eta Prentsa Legearekin (1966). Hirugarren fase honen amaieran Oinarrizko Lege bat aldarrikatu zen, Estatuaren Lege Organikoa (1967). Lege horrek, erregimeneko oinarrizko lege batzuen edukiak aldatzeaz gain, erregimenaren behin betiko hezurdura juridikoa ezarri zuen. Une horretatik aurrera, erregimenaren laugarren eta azken fasea hasi zen, erregimenaren azken hamarkada hartzen duena, Franco 1975ko azaroaren 20an hil arte. Fase horretan, erregimenak abian jarritako modernizazio-prozesuak, industrializazioak, garapen ekonomikoak, hirietako biztanleen gorakadak (jendea landa-inguruetatik industria-inguruetara aldatu zen), eta abarrek langile-klasea sortzea ekarri zuten, eta klase horrek eskubideen gaineko kontzientzia argia zuen. Indar handia hartu zuten sindikatu eta alderdi politiko klandestinoek, lurralde-antolaketari lotutako arazoek konpondu gabe jarraitu zuten eta irekitze ekonomikoaren eta egitura politiko itxiaren arteko desorekak tenkadura garrantzitsuak eragin zituen. 1969an, Francok estatu buruzagitzan errege-tituludun oinordekoa Gorteei proposatu zien: orduan Espainiako printze izendatzen zutena, gaur egungo Joan Karlos I.a erregea. Baina egoerak okerrera egin zuen: 1969an, salbuespen-egoera hiru hilerako deitu zen, 1970ean Burgosen ETAko militanteen aurkako epaiketa entzutetsua egin zen, herrialdean tenkadura handia eragin zuena, etab. Guztia Francoren inguruan mugitzen zen, baina indarra apurka-apurka suntsitzen ari zitzaionez, estatu-buruzagitza eta gobernuko lehendakaritza banatu egin zituen. 1973ko ekainean Luis Carrero Blanco almirantea, erregimeneko zutabeetako bat, Gobernuko lehendakari izendatu zuen. Hilabete batzuk geroago, 1973ko abenduan, ETAk Carrero Blanco erail zuen, eta hori kolpe gogorra izan zen Francorentzat eta erregimenarentzat (erregimenaren suntsipena bizkortu zuen). Franco erreakzionatzen ahalegindu zen eta Carlos Arias Navarro Gobernuko lehendakari izendatu zuen, baina ordutik aurrera ezer ez zen berdina izan. Horrez gain, erregimenak eliza katolikoarekin izandako lotura pribilegioduna urratzen hasi zen, elizak Vatikano II.a kontzilioaren ostean izandako garapena zela bide. Erregimenaren aurka zeuden apaiz batzuk auzipetu eta atxilotu zituzten, baina, zalantzarik gabe, elizaren eta estatu frankistaren arteko tenkadurarik handiena A単overos kasu famatua izan zen, 1974an: Bilboko elizbarrutiko elizetan, Antonio A単overos gotzain titularrak Gobernuaren haserrea piztu zuen pasto167

Konstituzio zuzenbidearen.indd 167

12/11/07 11:49:30

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea