Page 166

(tropak ere bidali zituen —Dibisio Urdin entzutetsua— Hitler-en tropei Sobietar Batasunaren inbasioan laguntzeko). Bigarren fasean, 1942 eta 1955 bitartean luzatu zena, erregimen frankistak Ardatzeko potentzien gainbehera ikusi zuen Bigarren Mundu Gerran, eta aliatuekin bat egin zuen; hain zuzen ere, azkenean horiek izan ziren garaile. Francok Dibisio Urdina kendu egin zuen, mugimendu faxistei lotuen zeuden lankideak alde batera utzi zituen eta Gobernuan erakunde katoliko oso kontserbadoreetako pertsonak sartu zituen, erregimena kanpora begira itxurosoagoa izan zedin. Aldi horretan, 1942ko Ley Constitutiva de Cortes (Gortegintzarako Legea), 1945eko Fuero de los Españoles (Espainiarren Forua) eta urte bereko Ley de Referéndum (Erreferendum Legea) aldarrikatu ziren. Hala ere, 1946ko amaieran, erregimenak porrot diplomatiko esanguratsua izan zuen: NBEtik kanpo utzi zuten eta NBEk ebazpen bat onetsi zuen kide guztiei Espainiatik enbaxadoreak kentzea gomendatuz. Modu horretan, erregimenarentzat nazioarteko isolamenduaren hamarkada hasi zen. Erregimenak gogor defendatzen zituen oinarri ideologikoak: korporatibismoa liberalismoaren eta sistema demokratikoaren aurreko alternatiba gisa; nazionalkatolizismoa; zentralismo itsua (Espainiako kultura eta hizkuntza urrituak jazartzen zituen, besteak beste, katalana, euskalduna, galiziarra) eta, nola ez, antikomunismo bortitza. Aldi horretan, 1947an, Ley de Sucesión en la Jefatura del Estado (Estatu Buruzagitzako Oinordetza Legea) aldarrikatu zen. Horren arabera, Espainia erresuma gisa eratzen zen eta estatuaren buruzagitza ez zegokion errege bati, hil arteko Caudillo edo Buruzagiari baino, hots, Francori. Mundu Gerra bukatu eta Ardatzeko potentziak menderatu ondoren, Francok nazioartean nagusi zen gerra hotzaren giroa trebetasunez aprobetxatu eta itunen politikari orientazio berria eman zion. Modu horretan, erregimenak nazioartean zuen blokeoa gainditu zuen, eta horretarako, elizaren aliatu leial gisa (elizarekin 1951n konkordatu bat sinatu zuen) eta antikomunista zorrotz gisa aurkeztu zen (horri esker Ameriketako Estatu Batuen aliatu moduan agertu zen, eta horiekin 1953an itun ekonomiko eta militar batzuk sinatu zituen —base militarren lagapena barne hartuta—; horri esker, Espainia NBEn sartu zen 1955ean). Modu horretan, hirugarren fasea hasi zen; erregimena sendotu eta ekonomiari begira garatu egin zen. Fase horrek hamarkada bat hartu zuen gutxi gorabehera, 1956tik 1967an Estatuaren Lege Organikoa aldarrikatu arte. 1956 eta 1957 urteen bitartean, Falangeko kiderik aipagarrienak Gobernutik kanporatu zituzten, eta Gobernua teknokrataz bete zen. Horiei esker, Egonkortasun eta Garapen Planak bultzatu ziren, erregimenak aurrerakada ekonomiko argia izan zuen, Administrazioa nolabait modernizatu zen eta erregimeneko oinarrizko legeria erabat garatu zen. Aldi horretan Oinarrizko Lege bat aldarrikatu zen, Mugimendu Nazionalaren Printzipioen 166

Konstituzio zuzenbidearen.indd 166

20/11/07 16:49:06

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea