Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)

Page 155

tzaion, ez Estatuaren buruzagitzan oinordeko zuenari). Hori baieztatu egin zuten bai Gortegintzarako Legearen Atarikoak bai Estatuaren Lege Organikoak, lehenengo xedapen iragankorraren II. paragrafoan. Horrez gain, Gortegintzarako Legearen 16 eta 17. artikuluetan ezarritakoa dela bide, Gorteek onetsitako legeak sendesten zituen (hilabeteko epean aldarrikatu behar ziren, salbu eta mezu arrazoituaren eta Erresumako Kontseiluaren aldeko irizpenaren bidez, legea Gorteetara itzultzen zenean berriz eztabaidatzeko; modu horretan, beto-eskubidea ere aitortzen zitzaion). Gudarosteen gorengo agintea zuen (baina buruzagitza ez zen sinbolikoa, estatuburuengan izan ohi den bezala, buruzagitza eragingarria baino, Generalisimo izaera dela bide), ordena publikoa zaintzen zuen, grazia-onurabidea zuen, bere izenean justizia ematen zen, lan, kargu publiko eta ohoreak ematen zituen, ordezkari diplomatikoak egiaztatu eta hartzen zituen, etab. Horrez gain, Gorteak deitzen zituen, horien legegintzaldia modu mugagabean luza zezakeen, auzi larriren bat zegoenean, Gorteek edo Gobernuak eskatuta eta Erresumako Kontseiluarekin bat etorriz; Gobernuko lehendakaria, Gorteetako lehendakaria, Gorteetako hogeita bost prokuradore gehienez izendatzen zituen (Erresumako Kontseilua entzun ondoren, eliz arloko, arlo militarreko edo administrazio arloko goi hierarkiako pertsonen artean edo naziorako zerbitzu garrantzitsuak egin zituztenen artean), baita gainerako goi-karguak ere legeetan ezarritakoaren arabera (adibidez, Kontseilu Nazionaleko berrogei kide izendatu zitzakeen zerbitzu garrantzitsuak egin zituzten pertsonen artean). Gobernuko lehendakaria izendatu edo kargutik kentzeko zeukan onurabideari dagokionez, estatuburuak lehendakaria Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukote baten artean izendatzen zuen. Francok prozedura horren arabera izendatu zituen gobernuburuak, lehenengo, 1973an, Luis Carrero Blanco almirantea eta, azken hori ETAk erail ondoren, Carlos Arias Navarro. Franco hil ondoren, Trantsizioan, Joan Karlos I.a erregeak prozedura berari jarraitu zion Adolfo Suรกrez Gobernuko lehendakari hautatzeko, 1976ko uztailean. Gobernuko lehendakaria kargutik kendu zezakeen Erresumako Kontseiluarekin bat etorriz, eta Gobernuko lehendakariak dimisioa aurkezten bazion, onartu egin zezakeen, Erresumako Kontseilua entzun ondoren. Horixe gertatu zen Trantsizioan Arias Navarroren dimisioarekin, 1976ko uztailean; itxuraz, dimisioa Joan Karlos I.a erregeak berak bultzatu zuen. Horri esker, Adolfo Suรกrez izendatu zuten Gobernuko lehendakari eta, beraz, demokraziarako trantsizioari bultzada argia eman zitzaion. Estatuko buruzagiak Ministroen Kontseilua eta Defentsa Nazionaleko Batzarra deitu zitzakeen eta horietako buru izan, eta egoki ikusiz gero, Erresumako Kontseiluaren eta Kontseilu Nazionalaren eztabaidetan buru izan zitekeen, eta Kontseilu Nazionaleko eta Erresumako Kontseiluko 155

Konstituzio zuzenbidearen.indd 155

12/11/07 11:49:28


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.