Page 153

horien arauketa hurrengo hauetan jaso zen: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean, 1945eko uztailaren 17koan —1953ko abenduaren 3ko Legeak aldatu zuena—, Gobernazio Ministerioaren 1955eko ekainaren 24ko Dekretuan, testu artikuludun eta bategina onesten zuen horretan, eta Toki Araubideko Estatutuaren Oinarri Legean, 1975eko azaroaren 19koan); IX. tituluan Estatuko organoen arteko harremanak arautu ziren, eta X. tituluan erregimeneko erakunde berezi bati buruz hitz egiten zen, sakonago aztertu behar dena: kontraforu-errekurtso izenekoa, konstituzio-demokrazietako konstituzio-aurkakotasun errekurtsoaren imitazio hutsegina. Kontraforu-errekurtsoa jar zitekeen Oinarrizko Legeak edo Mugimenduaren Printzipioak hausten zituzten Gobernuaren legegintza-egintza edo xedapen orokor guztien aurka. Legitimazio aktiboa Kontseilu Nazionaleko bi herenei eta Gorteetako Batzorde Iraunkorreko bi herenei zegokien, eta Erresumako Kontseiluan aurkezten zen, xedapena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen egunetik bi hilabeteko epean. Erresumako Kontseiluak estatuburuari errekurtsoa jartzearen berri ematen zion, eta Gorteetako Batzorde Iraunkorrari edo Gobernuko lehendakariari jakinarazten zion, beharrezko ikusten bazuten, Kontseiluan errekurtsopeko arauaren legitimazioa defendatzeko ordezkaria izendatu zezaten. Oinarrizko zioa izanez gero, Kontseiluak estatuburuari proposatu ahal zion errekurtsopeko araua kautela gisa etetea, osorik edo modu partzialean eta, edonola ere, gaiari buruzko irizpen bat eskatu behar zion Auzitegi Goreneko lehendakariak gidatutako batzordeari. Hain zuzen ere, batzorde hori hurrengo hauek osatuko zuten: nazioko kontseilari batek, Estatu Kontseiluko kontseilari iraunkorrak, Auzitegi Goreneko magistratu batek eta Gorteetako prokuradore batek. Azkenean, irizpena Erresumako Kontseilura bideratzen zen (ondore horietarako Auzitegi Goreneko lehendakaria buru zela), eta horrek estatuburuari bidezko ebazpena proposatzen zion. Bestalde, Gorteetako kasuan kasuko Batzordeak emandako lege-proiektu edo -proposamen batean Gorteetako Batzorde Iraunkorrak Mugimenduaren Printzipioak edo Oinarrizko Legeak hautsi zirela ikusiz gero, testu horri buruzko irizpena Gorteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta zortzi eguneko epean Gorteetako lehendakariarengana jo zezakeen, eta horrek irizpena eman zuen batzordera igortzen zuen berriro azter zezan, eta bitartean, proiektu edo proposamen hori Gorteetako —horrek onetsi behar zuen behin betiko— osoko bilkurako gaien zerrendatik kendu edo eten egiten zen. Legegintza-egintza edo Gobernuaren izaera orokorreko xedapena kontraforuaren bidez deuseztatzen bazen, deuseztapen hori Aldizkari Ofizialean argitaratzen zen, kasu bakoitzean horrek zuen irismenarekin. Amaitzeko, beharrezkoa zen Lege baten inguruko erreferenduma egin aurretik Kontseilu Nazionalari kontsulta egitea, azken horrek kontraforu hori egon 153

Konstituzio zuzenbidearen.indd 153

12/11/07 11:49:27

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea