Page 152

eginbehar eta espainiarren ohore gisa ulertzea eta enpresa ekoizpenera bideratutako gizakien eta bitartekoen elkarte moduan, interesen erkidegoa eta asmoen batasuna eratuz. Testua Oinarrizko Legeak oinarritzen zituzten erregimeneko printzipioen laburpena zen. Printzipio horiek iraunkortzat eta aldaezintzat aldarrikatzen ziren, eta kargu publiko guztiek horiekiko fideltasun-zina egin behar zuten. Aldaezintasun hori zalantzazkoa zen, batez ere kontuan hartzen badugu Eraldaketa Politikorako Legean autore entzutetsu batzuek «Zortzigarren Oinarrizko Lege» izendatutakoa Gorte frankistek (teorian ukiezinak ziren Mugimenduaren Printzipioak defendatzeko beharra zuten) eta herritarrek erreferendum bidez onetsi zutela, Oinarrizko Legeen eraldaketa-prozeduretan ezarritakoaren arabera. Zortzigarren Oinarrizko Lege horretan Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legeak adierazitako printzipioekin zerikusi gutxi zuten batzuk adierazi ziren. Gogoan izan dezagun, adibidez, demokrazia, Legearen lehentasuna oinarri duena, herritarren adierazpen subiranoa; pertsonaren oinarrizko eskubideen bortxaezintasuna eta Estatuko organo guztiek horiei lotuta egotea; sufragio orokor, zuzeneko eta sekretua, etab. g) Ley Orgánica del Estado (Estatuaren Lege Organikoa), 1967ko urtarrilaren 10ekoa. Erregimen frankistako zazpigarren eta azken Oinarrizko Legea, Francok legegintza-ahalmenak egikarituz emandakoa (1938ko eta 1939ko legeen arabera), Gorteetan irakurria, Gorteek onetsia eta erreferendum bidez eztabaidatua. Erregimenaren erakundetze juridikoaren prozesua amaitzea zekarren eta Oinarrizko Lege batzuk aldatzen zituen, konstituzionalismo konparatuan agertu ohi diren eduki batzuetara «hurbiltzen» ahaleginduz, horrelakorik lortu gabe baina. I. titulua Espainiako Estatuari buruzkoa zen (Estatu Nazional gisa definitua), Estatuko buruzagitzari buruzkoa (erregerik gabeko erresuma), Estatu horren xedeei buruzkoa (Mugimenduaren Printzipioei zuzen-zuzenean lotutakoak, berriro ere etengabe eta aldaezintzat jotzen zirenak). Horrez gain, titulu horretan ezarritakoaren arabera, erakunde-sistemak ez zion erantzuten botere-banaketaren printzipioari, baizik eta botere-batasunaren eta eginkizunen koordinazioaren printzipioari. II. tituluak Estatuko buruzagiaren irudia arautzen zuen, aldi berean Mugimenduaren buruzagitza nazionala zuena. III. titulua Gobernuaren edo Ministroen Kontseiluaren arauketari buruzkoa zen. IV. tituluak Kontseilu Nazional izenekoa arautzen zuen, hots, Mugimendu Nazionalaren kide anitzeko ordezkaritza-organoa, erregimen frankistako printzipioak betetzen zirela zaintzeko ardura zuena. V. titulua Justiziari buruzkoa zen, eta VI.a Indar Armatuei buruzkoa (Lurreko, Itsasoko eta Aireko Gudarosteak eta Ordena Publikoaren Indarrak). Bestalde, VII. titulua Estatuko Administrazioari buruzkoa zen, VIII. titulua Toki Administrazioari buruzkoa (hau da, udalerriak eta probintziak; 152

Konstituzio zuzenbidearen.indd 152

12/11/07 11:49:27

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea