Page 150

zuzenean aplikatzeko moduko araua; horretarako, legegintza arloko garapena izan behar zuen. Eskubideen zerrendan gabezia handiak zeuden: adibidez, ez zuen aitortzen alderdi politikoak eta sindikatuak sortzeko eskubidea, ez greba-eskubidea, ez erlijio-askatasuna (Estatua konfesionala baitzen), ez prentsa-askatasuna (nahikoa da 1938ko Prentsa Lege izenekoa irakurtzea prentsa-organo guztiak erregimenak zein neurritan kontrolatzen zituen egiaztatzeko, zentsura irmoa ezarri zuen eta). Hori gutxi balitz, aitortzen ziren eskubide batzuk Dekretu-Lege bidez eten zitezkeen kontrol judizialik gabe (adibidez, adierazpen askatasunerako eskubidea, gutuneriaren askatasuna eta sekretua, bizileku-askatasuna, egoitzaren bortxaezintasuna, bilerak egiteko eta elkartzeko eskubidea eta atxiloketari buruzko bermeak). Azken buruan, kontuan hartu behar da diktadurak inoiz ez zituela oinarrizko eskubideak eragingarritasunez babestu, eta erregimenean behin eta berriro zapaldu zirela, hasieratik (arazketa gogorrekin eta Gerra Zibilak ekarri zuen zapalkuntza izugarriarekin: gogoan izan, adibidez, 1939ko Erantzukizun Politikoen Legea eta Estatuaren Segurtasun Legea, 1941ekoa) amaiera arte (ETAko eta FRAPeko kideen fusilamenduetan argi eta garbi ikusi zen; fusilamenduok 1975eko irailaren amaieran egin ziren, Franco hil baino bi hilabete lehenago). d) Ley de Referéndum (Erreferendum Legea) ere, 1945eko urriaren 22koa, Onurabide Legea zen, hau da, Francok onetsi eta aldarrikatu zuen zuzenean, 1938ko eta 1939ko legeek emandako legegintza-ahalmenak zirela bide. Espainian erreferenduma ezarri zuen herritarrek parte hartzeko bide moduan (egiatan, erregimen totalitarioen ohiko plebiszitua zen). Estatuburuak nazioaren esku uzten zuen Gorteek egindako lege-proiektuak onestea, garrantzi berezia zutenean edo interes publikoak hala eskatzen zuenean. Prozedura hori birritan erabili zen Francoren bizimoduan: 1947an, Oinordetza Legea onesteko, eta 1966an, Estatuko Lege Organikoa onesteko. e) Ley de Sucesión en la Jefatura del Estado (Oinordetza Legea Estatuaren buruzagitzan), 1947ko uztailaren 26koa. Gorteek egin zuten eta horren inguruko erreferenduma egin zen. Lege horren arabera, Espainia estatu katoliko, sozial eta ordezkaritzakoa zen, eta tradizioaren arabera, erresuma gisa eratzen zen, errege barik, baina hil arteko estatuburuarekin —Franco bera—, Espainiako eta Gurutzadako Caudillo edo Buruzagi (Gurutzada adierazpena erregimenean erabili zen Espainiako Gerra Zibilari buruz hitz egiteko) eta Armaden Generalisimo zena. Legean oinordetza-prozedura ezarri zen estatuburua hiltzen zenerako, Erregeordetza Kontseilu bat sortuta, baina Francok eskubidea zuen estatuaren buruzagitzan bere oinordekoa Gorteei proposatzeko, errege edo erregeorde gisa. Halaxe egin zen 1969an, 150

Konstituzio zuzenbidearen.indd 150

20/11/07 16:49:04

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea