Page 149

zen eta. Izatez, Francok botere bereziak zituen esparru betearazlean eta legegintza-esparruan, Defentsa Nazionaleko Batzarraren 1936ko irailaren 29ko Dekretuan, 1938ko urtarrilaren 30eko eta 1939ko abuztuaren 8ko Legeetan eta 1937ko apirilaren 19ko Bateratze Dekretuan ezarritako onurabideen bidez. Hain zuzen ere, horietako batek ere ez zuen «Oinarrizko Legearen» lerrunik. Horrez gain, aurrerago «Oinarrizko Lege» izendatu zituzten arau batzuek (gogoan izan, adibidez, Laneko Forua) geroko legeetara igortzen zuten horiek betetzeari dagokionez, eta epaileak ezin zituen zuzenean aplikatu. Estatuko 1967ko Lege Organikoaren bidez sortutako kontraforu-errekutso entzutetsuari dagokionez (aurrerago aztertuko dut), erregimen demokratikoetako konstituzio-aurkakotasun errekurtsoen imitazio moduko bat izan nahi zuen, baina, egiatan, ez zuen inolako aplikazio praktikorik izan. Erregimeneko Oinarrizko Legeak hurrengo hauek izan ziren: a) Fuero del Trabajo (Laneko Forua), 1938ko martxoaren 9ko Dekretuaren bidez onetsia eta ondoren Oinarrizko Legearen lerruna erdietsi zuena. Foru horrek erregimeneko ideologia sozioekonomikoa adierazten zuen, eta langileen eskubide eta betebeharren itxurazko agiri bat ezartzen ahalegindu zen; hori guztia erregimenaren kontrolpean egin zen, eta Organización Sindical bakarra eratuta, nahitaezko afiliazioa zuen sindikatu «bertikala». b) Ley Constitutiva de las Cortes (Gortegintzarako Legea), 1942ko uztailaren 17koa, Onurabide Lege izenekoa zen; hau da, Francok zuzenean onetsi zuen, izaera orokorreko arau juridikoak emateko zuen ahala zela bide, lehen aipatu 1938ko eta 1939ko Legeek ezarritakoaren arabera. Lege horren arabera sortutako Gorteek ez zuten inolako zerikusirik Espainiako parlamentu-tradizioarekin: Gorte frankistak legeak egiten parte hartzen zuten organoak ziren, eta herritarrek Estatuko zereginetan parte hartzeko tresna moduan eratu ziren, agintekeriazko ereduetan ohikoa zen ordezkaritza korporatiboko sistema baten bidez. Gorteak osatzen zituzten Gobernuko kideek, Kontseilu Nazionalekoek, Estatuko goi-organoetako lehendakariek, sindikatu bertikal bakarreko (Sindikatu Erakunde izenekoa) ordezkariek, Udalerrietako eta Diputazio Probintzialetako ordezkariek, familia-ordezkariek, erakunde akademiko batzuetako ordezkariek, lanbideelkargoetakoek eta Francok elizaren esparruan, esparru militarrean edo administrazio-esparruan elitea osatzen zutenen artean zuzenean izendatutako kide batzuek. c) Fuero de los Españoles (Espainiarren Forua), Gorteen esku-hartzearekin 1945eko uztailaren 17ko Legearen bidez onetsia. Eskubideen eta eginbeharren adierazpena izan nahi zuen. Zernahi gisaz, ez zen Auzitegiek 149

Konstituzio zuzenbidearen.indd 149

12/11/07 11:49:27

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea