Page 148

rietako bakoitzaren buruan ministro bat zegoen, idazkariorde batek lagunduta. Bestalde, Ministerioak Zerbitzu Nazionaletan antolatzen ziren, eta horiek, aldi berean, Atalak eta Bulegoak zituzten. Lehendakaritza bat ezarri zen, sail berezi baten moduan, eta estatuburuari, hau da, Francori zuzenean lotuta zegoen. Sail horri izaera orokorreko arau juridikoak emateko ahala aitortu zitzaion gainera. Arau horiek lege-lerruna zuten Estatuaren egitura organikoa ukitzen bazuten edo Estatuko antolamendu juridikoaren arau juridiko nagusiak baziren eta estatuburuak erabaki bazituen gobernuaren aurretiazko eztabaida izanda eta kasuan kasuko ministroak proposatuta; gainerako kasuetan, dekretuak ziren. Ministroek emandako araudiko arauek aginduen lerruna zuten. 1939ko abuztuaren 8ko Legea dela bide (aurreko legea aldatu eta Estatuko Administrazio Zentrala berrantolatzen zuen), estatuburuak izaera orokorreko arau juridikoak eman zitzakeen lege eta dekretu itxuran, baita Ministroen Kontseiluko aurretiazko eztabaidarik egon gabe ere, presako arrazoiek hala gomendatuz gero; estatuburuaren betebehar bakarra Ministroen Kontseiluari arauon berri ematea zen. Izatez, Francok araugintzaahal hori bizimodu osoan izan zuen. Ahal hori izateaz gain, estatuburua eta Gobernuko lehendakaria zen, 1973ko ekainaren 8ko Legea dela bide bi karguak pertsona desberdinek izatea ezarri zen arte. Francok estatuburu izateari eutsi zion eta 1973an gobernuburu bat izendatu zuen lehenengoz, Luis Carrero Blanco almirantea, hain zuzen. Aipatu diren arauez gain, erregimenean bestelako arau juridikoak ere egon ziren, erregimenaren babes ÂŤjuridikoÂť eta ÂŤpolitikoaÂť osatu zutenak. Arau juridiko horiek denborak aurrera egin ahala agertuz joan ziren, inguruabarrek hala eskatzen zuten heinean, lerrun desberdinekin. 1947tik aurrera Oinarrizko Lege esan zitzaien, Oinarrizko zazpi Lege ezagunak. Izaera juridikoari dagokionez, lege horiek ez zuten konstituzio izenik eta ezin ziren parekatu erregimen demokratikoetan konstituzio-izaera demokratikoko Konstituzio, Oinarrizko Arau edo Oinarrizko Lege gisa ulertzen dugun horrekin, estatu batzuetan indarrean egon direnak edo egon daudenak. Izan ere, definizioz, diktadura, besteak beste diktadura frankista, aurreko horiekin guztiz bateraezina da. Horri lotuta, gogoan izan behar ditugu mota horretako arauei eskatzen zaizkien gutxieneko betekizunak benetako Konstituzio bati buruz hitz egin ahal izateko; betekizun horiek Gizakien eta Herritarren Eskubideei buruzko Frantziako 1789ko Adierazpenaren 16. artikuluan adierazi ziren: botere-banaketarik eta oinarrizko eskubideen bermerik gabe ez dago Konstituziorik. Bada, erregimen frankistan ez ziren bermatu oinarrizko eskubide eta askatasunak (modu sistematikoan zapaldu ziren) eta ez zen benetako botere-banaketarik egon, botere guztia Franco estatuburu edo Caudillo edo Buruzagiaren (erregimeneko terminologia erabiliz) inguruan biltzen 148

Konstituzio zuzenbidearen.indd 148

12/11/07 11:49:27

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea