Page 147

6. ikasgaia

Diktadura frankistaren araubide politikoa

1. Aurrekariak Errepublikak Espainiako Gerra Zibilean porrota izan ondoren, Espainian diktadura ezarri zen Francisco Franco Bahamonde jeneralarekin, eta ia berrogei urte iraun zituen, diktadorea hil arte. Gerra amaitu aurretik, tropa frankistek menderatutako lurraldean Defentsa Nazionalerako Batzarra eratu zen (1936ko uztailaren 24ko Dekretu bidez), eta Batzar horren Dekretu baten bidez (138/1936 Dekretua, irailaren 29koa), Franco jenerala Espainiako estatuko gobernuburu izendatu zuten, lurreko, itsasoko eta aireko indar nazionalen «Generalisimoa», eta Operazio Armaden jeneral burua, estatu berriaren botere guztiak bere gain hartuta. 1936ko urriaren 1eko Legearen bidez, «Batzar Tekniko» izenekoa eratu zen, gerra-gobernuaren antzeko zerbait, Francori gerra gidatzen eta tropen bidez mendean hartutako lurraldeak gobernatzen laguntzeko. 1937ko apirilaren 19an, Francok «Bateratze Dekretu» izenekoa eman zuen, egiatan, alderdi bakarra eratzea ekarri zuena, eta horren barruan sartu ziren «Altxamendu Nazionala» deitutakoa babestu zuten indar guztiak, hau da, Errepublikaren aurka altxatu zirenak. Gainerako erakunde eta alderdi politikoak debekatu egin zituzten. Erakunde berri hori Falange Española Tradicionalista y de las JONS izendatu zuten, eta erregimen frankistan «Mugimendu Nazional» esan zitzaion. Franco «Mugimenduaren» buru izan zen eta, aurrerago, Caudillo edo Buruzagi izendatu zuten. 2. Erregimeneko arautegia 1938ko urtarrilaren 30eko Legearen bidez, Estatu frankistaren Administrazio Zentrala berregituratu zen, eta Ministerioko sailetan antolatu. Ho147

Konstituzio zuzenbidearen.indd 147

5/12/07 11:43:49

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea