Page 144

mendu anarkista 1933ko abenduan, nekazaritzako kontrarreforma-neurriak biurteko eskuindarrean, iraultza Asturiasen 1934an eta horren zapalketa bortitza). Frente Popular koalizioak 1936ko otsaileko hauteskundeetan irabazi eta urte horretako uztailaren 18ko altxamendu frankistaren ondoren, Espainiako gerra zibila ezin izan zen saihestu. TORRES DEL MORAL irakaslearen azalpenari jarraituz, II. Errepublikaren indarraldian lau aldi bereiz ditzakegu: behin-behineko Gobernua, ezkerreko Gobernua 1931ko Konstituzioa aldarrikatu osteko bi urteetan, eskuineko Gobernuaren biurteko luzea 1933ko azaroko hauteskundeen eta 1936ko otsaileko hauteskundeen artean, eta Frente Popular koalizioaren Gobernua, data horretatik gerra zibila amaitu arte. Alcalá Zamorak gidatutako behin-behineko Gobernuaren agintaldian (1931ko apirilaren eta abenduaren artean), garrantzi handiko gertaera batzuk egon ziren: Francesc Maciák Kataluniako Errepublika Iberiar Federazioko estatu osagarri moduan aldarrikatu zuen, eta azkenean aldarrikapen hori Kataluniako Estatutua negoziatzera bideratu zen (horren ildotik, Euskal Udalerrien Biltzarra deitu zen Gernikan, apirilaren 17an, Euskal Errepublika aldarrikatzeko); Azañaren eraldaketa militarrerako lehenengo neurriak; alkate euskal-nafarren bilera «Lizarrako Estatutu» izenekoa onesteko; Segura kardinala Espainiatik bota zuten; konstituzio-eztabaidak abiatu ziren, eztabaidaren oinarria erlijio-arazoa izanda, 26. eta 27. artikuluak eztabaidatu baitziren; horren eraginez diputatu katolikoek Kongresua utzi zuten eta Alcalá Zamorak behin-behineko Gobernuko buruzagitzan dimisioa aurkeztu zuen 1931ko urrian. Horren ordez, Azañak hartu zuen buruzagitzaren ardura. Aldi horretan Errepublikaren Defentsa Legea ere onetsi zen, eta Konstituzioari buruzko eztabaidak bukatu ziren. Konstituzioa 1931ko abenduaren 9an aldarrikatu zen. Konstituzioa aldarrikatu eta Alcalá Zamora Errepublikako lehendakari hautatu ondoren, ezkerreko Gobernuaren (errepublikar-sozialista) biurtekoa hasi zen, Manuel Azaña gobernuburu zela. Aldi horretan, nekazaritza-eraldaketari buruzko legegintza oparoa aurkituko dugu, armadari buruz (eraldaketa polemikoa), hezkuntzari eta erlijioari buruz (elizaren eta estatuaren arteko harreman istilutsuak), baita Kataluniako Estatutuari buruzko eztabaida istilutsua ere. Greba iraultzaile garrantzitsuak ere gertatu ziren (Extremaduran, Andaluzian, Levanten eta Katalunian), ofizialen hutsegindako altxamenduak (Azañaren eraldaketa militarrarekin atsekabetuta baitzeuden), eta Sanjurjo jeneralaren pronuntziamenduaren porrota, 1932ko abuztuan; azken horren eraginez, Kataluniako Estatutuaren eta Nekazaritzako Eraldaketa Legearen onespena aurreratu egin zen. Baina aldi horretako gertaera larriena «komunismo libertarioa» aldarrikatu zuten nekazari anarkistak Casas Viejasen erailtzea izan zen. Horrekin batera, Gobernuak udalak berriztatzean eta Konstituzio Bermeen Auzitegiko kideak izenda144

Konstituzio zuzenbidearen.indd 144

12/11/07 11:49:26

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea