Page 143

Estatuturako oinarrien aurreproiektua idatzi zuen, eta 1936ko maiatzean, Bloque Popular alderdia jaio zen, alderdi erregionalista eta Autonomia Estatutuaren aldekoa. Azkenean, Extremaduran 1936an eztabaida egon zen autonomia-estatutua komenigarria zen edo ez ikusteko. Ikus daitekeenez, Espainian autonomiaren aldeko mugimendu sakona sortu zen, baina Gerra Zibilak hankaz gora jarri zuen guztia. 5. Esanahia eta indarraldia II. Errepublikako Konstituzioaren lurralde-ereduari buruzko guztia aztertu ondoren, Konstituzio horren indarraldia eta aplikazioa aipatu behar ditugu. TOMÁS VILLARROYAren esanetan, botereen antolaketari dagokionez, Konstituzioan proposatutako joko-arauak, eztabaidagarriak izan arren, bizitza politikoaren eragileek ez zituzten erabat bete. Errepublikako presidentzia behartu egin zuten batzuek eta besteek jardun zehatz batzuk egin zitzan, kasu batzuetan alderdikoiak izan zitezkeenak, eta batzuetan, presidentzia bera borroka politikoan murgildu zen, kanpoan geratu behar izan zuen arren. Alcalá Zamora lehendakariak batzuk eta besteak haserretu zituen, estatu-buruzagitzaren ospeak behera egin zuen apurka-apurka eta Alcalá Zamora bera kargutik bota zuten. Bestalde, Errepublikako gobernuek ez zuten lortu Konstituzioak eratxikitako eginkizun artezkaria betetzea, Ministerioen ezegonkortasuna eta ezegonkortasun horrek eratorritako aginpiderik eta eragingarritasunik eza zirela bide (1931ko apirilaren 14tik 1936ko maiatzaren 31a arte, hau da, gerra zibilaren aurreko azken Gobernua, Casares Quirogarena, eratu zen urtea arte, hamazortzi gobernu egon ziren). Gorteei dagokienez, horiek ere ez zuten behar den moduan funtzionatu: besteak beste, bilkura istilutsuak, ezegonkortasuna (ez zen legegintzaldi bat ere agortu) eta alderdi politikoen zatiketa zirela bide, ezinezkoa izan zen behar den moduan funtzionatzea. Baina botereen funtzionamenduak eratorritako arazoez gain, Errepublikan gertatutako porrotaren eragilea, batez ere, tenkadura batzuen eraginez sortutako gerra zibila izan zen; tenkadurak arlo hauetan gertatu ziren: erlijioa (1931ko maiatzean komentuak erre zituzten, Konstituzioari eta Kongregazioen Legeari buruz eztabaidatu zen, eta Frente Popular koalizioak 1936ko otsailean irabazi ostean gatazka areagotu egin zen), erregioena (1931ko apirilean Kataluniako Errepublika aldarrikatu zen, Konstituzioari eta Kataluniako Estatutuari buruz eztabaidatu zen, euskal udalen gatazka 1934ko udan, Estat Català aldarrikatu eta Generalitatea Gobernu Zentralaren aurka altxatu zen 1934ko urriaren 6an, etab.), eta gizarte arloa (Sevillan 1931ko uztailean egindako jardunaldiak, greba iraultzailea Llobregat arroan 1932ko urtarrilean, Casas Viejaseko krisia 1933ko otsailean, mugi143

Konstituzio zuzenbidearen.indd 143

12/11/07 11:49:26

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea