Page 139

rritakoaren arabera), merkataritzako marina (Konstituzioaren 14.9 artikuluaren arabera), abiazio zibila eta irrati-difusioa. III. titulua Euskal Herriaren antolamenduari buruzkoa zen eta sistemaren ezaugarri orokorrak soilik diseinatu zituen, horien zehaztapena Estatutuaren garapen-legeen esku utzita. 10. artikuluan ezarri zen erregioaren legegintza-organoa 25.000 biztanleko ordezkari batek osatuko zuela, eta sufragio orokor, berdin, zuzeneko eta sekretuaren bidez hautatuko zela. Betearazpen-organoak legegintza-organoaren konfiantza izan behar zuen, eta lehendakaria buru izango zen. Azken horrek betearazpen-ahalmenak eskuordetu zitzakeen, baina ordezkaritza-ahalmenak ez (erregioaren ordezkaria zen Errepublikarekin zituen harremanetan, eta Estatuaren ordezkaria zen botere zentralak zuzenean betearazi behar zituen eginkizunetan). Era berean, erreferendumak egitea eta herritarren legegintza-ekimena ezarri ziren. 11. artikuluan ezarri zen herrialdeko auzitegien eta estatuko gainerako auzitegien arteko eskumen-arazoak eta jurisdikzio-gatazkak Auzitegi Gorenak ebatziko zituela, eta Estatuko eta autonomia-erregioko agintari administratiboen artean sortutakoak Konstituzio Bermeen Auzitegiaren eskumenekoak izango zirela. IV. titulua Euskal Herriaren ogasunari eta tributu-harremanei buruzko printzipio orokorren ingurukoa zen, eta 13. artikuluak, beren beregi aipatu gabe, indarrean uzten zuen Ekonomia Itunaren sistema, 1878tik Estatuaren eta euskal lurraldeen arteko tributu- eta finantza-harremanak arautzen dituena eta gaur egun ere indarrean dagoena. Bestalde, 14. artikuluak Estatutua aldatzeko prozedura arautzen zuen, bai Euskal Herriaren ekimenez (udalen erreferendumaren bitartez eta euskal organo legegilearen onespena dela bide), bai Errepublikako Gobernuaren ekimenez (Gorteetako diputatuen laurden batek proposatuta). Edonola ere, Gorteetako botoen bi heren behar ziren eraldaketa onesteko, eta Gorteen akordioa erreferendum bidez baztertzen bazen Euskal Herrian, eraldaketak aurrera egiteko, beharrezkoa zen eraldaketa zein Gortek onetsi eta horien hurrengoek berrestea. Xedapen iragankorrei dagokienez, gerra zibilaren egoera zela-eta, horietako lehenengoa soilik bete ahal izan zen osorik, behin-behineko euskal Gobernuaren hautaketa ezartzen zuena gerra-egoerak iraun bitartean. Behin-behineko Gobernuko lehendakaria Estatutua aldarrikatu eta zortzi eguneko epean izendatu behar zuten modu demokratikoan hautatutako zinegotziek, euren botoa askatasunez eman ahal bazuten. Zinegotzi horietako bakoitzak zinegotzi gisa lortutako botoak beste izango zituen. Hautaketa Bizkaiko Gobernadore Zibilaren agintepean egingo zen, eta hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernua izendatuko zuen, gutxienez bost kidek osatuko zutena. Eta horrela egin zen: 1936ko urriaren 7an Gernikako batzar-etxean gutxi gorabehera mila zinegotzi bildu ziren, eta JosĂŠ Antonio Agirre Lekube euskal nazionalista lehendakari hautatu zuten gehiengo 139

Konstituzio zuzenbidearen.indd 139

12/11/07 11:49:25

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea