Page 125

Bosgarren, 83. artikuluan ezarritakoaren arabera, lehendakariak Kongresuak sendetsitako legeak hamabost eguneko epean aldarrikatzen zituen, eta eteteko beto-eskubidea zuen presakoak ez ziren legeen inguruan; hala ere, betoa gainditu egin zitekeen legea diputatu hautesleen bi herenen gehiengoak berriro onesten bazuen. Amaitzeko, lehendakariaren egintzak baliozkoak izateko, ministro batek berretsi behar zituen (84. art.). Lehendakariaren erantzukizun politikoari dagokionez, 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz kargua modu automatikoan kendu ahal izateaz gain, lehendakaria Kongresuaren ekimenez ere kendu zitekeen kargutik, Konstituzioaren 82. artikuluak ezarritakoaren arabera, ganberaren hiru bostenek hala eskatuz gero. Une horretatik aurrera, lehendakariari eginkizun guztien gaineko ardura kentzen zitzaion. Lehendakaria kargutik kendu edo ez erabakitzeko, diputatuek eta konpromisarioek (horien hauteskundeak zortzi eguneko epean deitu behar ziren) eratutako Elkargoa edo Biltzarra batzen zen. Elkargo edo Biltzar horrek erabateko gehiengoz erabakiko zuen Kongresuaren proposamenari buruz. Lehendakaria kargutik kentzearen aurkako botoa emanez gero, Kongresua desegin egiten zen, eta horren aldeko botoa emanez gero, Elkargo edo Biltzarrak lehendakari berria hautatzen zuen. Erantzukizun politikoaz gain, Konstituzioaren 85. artikuluak lehendakariaren erantzukizun penala ere ezarri zuen, Kongresuaren hiru bostenek eska zezaketena, eta Konstituzio Bermeen Auzitegiak epaituko zuena. Auzitegiak salaketa onartzen bazuen, lehendakaria kargutik kendu eta lehendakari berria hautatuko zen; eta horrela jokatu ezean, Kongresua desegin eta hauteskundeak deitzen ziren. Errepublikako lehendakariari erantzukizun kriminala eskatzeko prozedura 1933ko apirilaren 1eko Legeak arautu zuen. Sistema horren guztiaren arazoa zen kontraesana zela, batetik, lehendakariaren egintza guztien inguruan ministroen berrespena eskatzea horiek baliozkoak izateko, eta, bestetik, lehendakaria ere berretsitako egintzen erantzule egitea. Berrespen-teknika dela bide, berresten duen organoak Estatuko buruzagiaren egintzen gaineko erantzukizuna hartzen du eta, beraz, buruzagi hori erantzukizun guztietatik askatzen da. Aitzitik, lehendakaria bere egintzen erantzule bada, ezin da eskatu egintza horiek ministro batek berrestea baliozkoak izan daitezen. Baina 1931ko Konstituzioan ezarritako sisteman, batetik, lehendakariari ahalorde jakin batzuk aitortu zitzaizkion, baina horrenbeste zuhurtasunen mende jarri zirenez, azkenean izaera erabat aldatu zitzaien. Adolfo Posadak arrazoiz deitu zion horri ÂŤmesfidantzen sistemaÂť. c) Gobernua: Konstituzioaren VI. tituluak oso labur arautu zuen Gobernuari edo Ministroen Kontseiluari buruzko guztia. Azken hori Kontseiluko lehendakariak eta ministroek osatzen zuten. Konstituzioak 87. 125

Konstituzio zuzenbidearen.indd 125

12/11/07 11:49:23

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea