Page 124

diena zuen alderdi politikoko edo Parlamentuko taldeko buruzagiari deitu behar ziola Gobernua eratzeko, baita Gobernuko lehendakariak proposatutako ministroen zerrenda onartu behar zuela ere. Hala ere, AlcalĂĄ Zamorak ez zuen hori bete eta Konstituzioari jarraitu zion: ganberako gehiengo taldeetako liderrak ez ziren pertsonak Gobernuko lehendakari izendatu zituen; Ministerioko karguetarako batzuetan pertsona batzuk inposatu zituen, eta besteetan beste batzuei betoa jarri zien. Horren eraginez, arerioak nonahi agertu zitzaizkion (batez ere JosĂŠ MarĂ­a Gil Roblesen CEDA; horrek, 1933ko azaroko hauteskundeen ondoren Gorteetako parlamentutalderik garrantzitsuena izan arren, inoiz ez zuen lortu Ministroen Kontseiluko lehendakaritza). Aurrean ikusi dugunez, lehendakariak Gobernuko kideak kargutik banandu behar zituen Gorteek beren beregi konfiantza ukatuz gero. Bigarren, lehendakariari zegozkion Estatuko buruzagitzaren ohiko eginkizunak, 76. artikulura bildutakoak: gerra aldarrikatzea, bakea sinatzea, lan zibil eta militarrak ematea, sinaduraren bidez ministro eskudunak emandako dekretuak baimentzea aldez aurretik Gobernuaren adostasuna baldin bazuten (dekretuen proiektuak Gorteen esku utzi zitezkeen indarreko legeriaren aurkakoak zirela pentsatuz gero), legeak betearazteko beharrezko erregelamendu eta argibideak ematea, nazioaren osotasuna eta segurtasuna babesteko beharrezko neurriak agintzea (puntu honetan Weimar-en Alemaniako Konstituzioaren aurrekariari jarraitzen zitzaion), nazioarteko itunak negoziatu, sinatu eta berrestea (gogoan izan politika- eta merkataritza-izaerakoek, Ogasunerako edo herritarrentzako zama zekartenek eta, oro har, betearazteko legegintza mailako neurriak behar zituzten guztiek, edonola ere, Gorteen onespena behar zutela). Hirugarren, 80. artikuluak ezarritakoaren arabera, lehendakariak, Kongresua bilduta ez zegoenean, Gobernuaren ahobatezko adostasunez eta Gorteetako Diputazio Iraunkorraren bi herenek baimenduta, Gorteen eskumeneko gaiei buruzko dekretuak onetsi zitzakeen, presaz erabaki behar ziren salbuespen-kasuetan edo Errepublika defendatzeko. Hala ere, ondoreak behin-behinekoak ziren eta indarraldia mugatuta zegoen Kongresuak kasuan kasuko gaia ebatzi edo horren inguruko legeak eman arte. Laugarren, 81. artikuluan ezarri zen lehendakariak Kongresuari aparteko deialdia egin ahal ziola egoki ikusten zuenean, eta batzarraldiak eten egin zitzakeela (aurrean aztertu ditugun mugekin), eta Kongresua gehienez birritan desegin zezakeela dekretu ziodunaren bidez, kasuan kasuko hauteskunde-deialdia eginda. Hala ere, dakigunez, Kongresua birritan desegin ondoren, Gorte berriek lehenengoz desegitea beharrezkoa izan zen aztertu behar zuten, eta egintza horrek oinarririk ez zuela joz gero, Errepublikako lehendakaria modu automatikoan kargutik kenduko zuten. Horixe gertatu zen AlcalĂĄ Zamora lehendakariak Gorteak bigarren aldiz desegin eta gero. 124

Konstituzio zuzenbidearen.indd 124

20/11/07 16:49:00

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea