Page 123

b) Errepublikako lehendakaria: Konstituzioaren V. tituluan Errepublikako lehendakaritza arautu zen. Lehendakaria hautatzeko, Konstituzioan bi prozedura ezarri ziren: lehenengoak, 1. xedapen iragankorrean ezarritakoak, Errepublikako lehen lehendakaria hautatzeko soilik balio zuen. Horrela, Gorte konstituziogileek lehendakaria isilpeko botazioan hautatu behar zuten erabateko gehiengoz. Lehen itzuli horretan hautagai batek ere ez bazuen diputatuen erabateko gehiengoa lortzen, bigarren bozketa egingo zen, eta horretan boto gehien jasotzen zituena hautatuko zen. Prozedura horri jarraitu zitzaion Niceto Alcalá Zamora Errepublikako lehendakari hautatzeko 1931ko abenduaren 10ean. Bigarren prozedura, aurrerantzean erabiliko zena, 68. artikuluan ezarritakoa zen: lehendakaria hautatzen zuten diputatu guztiek eta sufragio orokor, aske, zuzeneko eta sekretuaren bidez hautatu konpromisarioen kopuru berberak eratutako elkargoak, Lege zehatz batek ezarritako prozeduraren arabera (Lege zehatz hori 1932ko uztailaren 1ekoa izan zen), eta Konstituzio Bermeen Auzitegiari zegokion konpromisarioen botereak aztertu eta onestea. Horrela hautatu zen Espainiako Errepublikako bigarren eta azken lehendakaria, Manuel Azaña. 1936ko apirilaren 16an konpromisarioak hautatzeko hauteskundeak egin ziren, eta horiek, diputatuekin batera, Azaña lehendakari hautatu zuten urte horretako maiatzaren 10ean. Berrogei urtetik gorako espainiarrak hauta zitezkeen (jardunean zeuden militarrak eta elizgizonak izan ezik edo edozein herrialdetan agintean zeuden zein ez zeuden errege-familietakoak kenduta). Errepublikako lehendakariaren agintaldiak sei urte irauten zituen, eta ezin zen berriz hautatu aurreko agintaldiaren amaieratik sei urte igaro arte. Modu horretan, hurrengo hau lortu nahi zen: agintaldiaren iraupena karguak eragingarritasunik ez izateko besteko laburra ez izatea, ezta oso luzea ere, erregimen mota bat ezarri eta lehendakaria modu mugagabean hauta ez zedin (horrela gertatzen zen garai hartan Amerika Latinoko herrialde batzuekin). Nolanahi den ere, Errepublika gidatu zuten bi lehendakarietako batek ere ez zuen agintaldia amaitu: Alcalá Zamora 1936ko apirilean kargutik kendu zuten, Konstituzioaren 81. artikulua aplikatuz, eta Azañak dimisioa aurkeztu zuen 1939ko otsailean, Errepublikak gerra zibilean porrota izan ondoren Espainia utzi behar izan zuen eta. Era berean, Konstituzioan ezarri zen Errepublikako lehendakaria karguan aritzeko aldi baterako ezinduta bazegoen, absente bazegoen edo kargua hutsik geratuz gero, Kongresuko lehendakariak ordeztuko zuela. Azken kasu horretan, lehendakari berriaren hautaketa zortzi eguneko epean deitu behar zen. Errepublikako lehendakariaren ahalmenak hauek ziren: lehenengo eta behin, Gobernuko lehendakaria askatasunez izendatu eta banantzen zuen eta, horren proposamenari jarraituz, baita ministroak ere (75. artikulua). Parlamentu-eginerak ezarri zuen Estatuko buruzagiak ordezkaritzarik han123

Konstituzio zuzenbidearen.indd 123

20/11/07 16:48:59

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea