Page 122

zituan ukatuz gero. Arazoa hurrengo hau zen: ba al zegoen beste prozedurarik, 64. artikuluan araututako zentsura-botoa alde batera utzita, Gobernua edo bertako kideren bat boteretik botatzeko? Alderdi Sozialistak baietz ulertu zuen, nire ustez, 75. artikuluaren azken tartekaduraren interpretazio behartua eginda: egiatan, Lerroux Gobernua boteretik bota nahi zuten, 64. artikuluko prozedurari jarraitu gabe. Proposamenaren izapideak egitea onartu eta Kongresuan bozkatu zen. Lerrouxek aldez aurretik dimisioa iragarri zuen arren eta batzarraldira agertu nahi izan ez zuen arren dimisioa Errepublikako lehendakariari aurkezteko, Gorteetako lehendakariak (Fernando de los Ríos sozialistak) ez zuen holakorik baimendu mozioa bozkatu arte, behin gobernua garaituta. Gertakari horiek gorabehera, garai hartako doktrinaren gehiengoak ulertu zuen Gobernuari konfiantza kentzeko modu bakarra Konstituzioaren 64. artikuluan ezarritako zentsura-botoa zela. Artikulu horrek zentsura-botoak ukitutako ministroa edo Gobernua dimisioa aurkeztera behartzen zuen, eta 75. artikuluak ezartzen zuen bakarra zen Errepublikako lehendakariak betebeharra zuela ministroa edo Gobernuko kideak euren karguetatik banantzeko, Gorteek euren konfiantza modu esplizituan ukatu baldin bazien; baina inola ere ez zuen ezarri Gobernuari konfiantza kentzeko prozedura alternatiborik, 64. artikuluan ezarritakoaz gain. Ez zuen zentzurik oposizioaren ekimenez bi prozedura desberdin egotea ganberen aurrean Gobernuaren konfiantza jokoan ipintzeko: bata zehatz araututa (zentsura-botoa) eta bestea lasterbide baten bidez, inolako arauketarik gabe, oinarri bakarra Gorteek Gobernuari modu esplizituan konfiantza ukatzea izanda, baina uko-egite hori nola interpretatu behar zen argitu gabe. Modu horretan, uler zitekeen Gobernuak Gorteetan porrotik izanez gero, botoen gehiengo koiunturalak eraginda, Gorteek konfiantza ukatzen ziotela eta Gobernuak kargua utzi behar zuela, bestela sisteman ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna sortuko baitziren. Hain zuzen ere, arazo horiek saihesteko, konstituzio-zuzenbideak zentsura-botoak edo —mozioak betekizun zehatz batzuk bete behar zituela ezarri zuen. Eta horixe egin zuen baita 1931ko Konstituzioak ere, 64. artikuluan. Bestela, 75. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez Gobernua boteretik kendu ahal bazen bestelako betekizunik eskatu gabe, zergatik arautuko zuen konstituziogileak prozedura bat 64. artikuluan beste horrenbeste egiteko, artikulu horretara betekizun hain zehatzak bildu baziren? Amaitzeko, eta Gobernuko kideen erantzukizunari buruzko gaia amaitzeko, horiek erantzukizun politikoa izateaz gain arlo zibil eta zigor-arloan ere banakako erantzukizuna zutela adierazi behar da. Delitua egonez gero, Kongresuak akusazioa egiten zuen, eta Konstituzio Bermeen Auzitegiak epaitu. 122

Konstituzio zuzenbidearen.indd 122

12/11/07 11:49:22

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea