Page 121

rritako oinarrien araberakoak izanez gero. Kasu horretan, Kongresuak kontrolatu zezakeen ea dekretu horiek eta berak ezarritako oinarriak bat zetozen, eta inola ere ezin zen gastuak handitzea baimendu. Aurrekontuak egiteko eginkizunari dagokionez, 107. artikuluan ezarri zen Aurrekontuen Proiektua Gobernuak egin eta horrek Gorteetara bidaliko zuela urriko lehen hamabostaldian, aztertzeko eta onesteko. Konstituzioan beren beregi jaso ziren aurrekontuaren batasun- eta urterokotasun-printzipioak eta era berean ezarri zen aurrekontua hurrengo urte ekonomikoko lehenengo eguna baino lehen bozkatu ezik, aurrekoa hiruhileka luzatuko zela, lau luzapeneko mugarekin. Bestalde, Kongresuko kideen hamarrenak soilik eska zitzakeen zuzenketak aurrekontuko kredituak handitzeko, eta horiek aurrera ateratzeko, ganberaren gehiengoa behar zuten. Aurrekontua betearazi beharrekoa zen Gorteek soilik bozkatuta, eta ez zuen behar Errepublikako lehendakariak aldarrikatzerik, eta azken horrek betoa ere ezin zion jarri. Horrez gain, 116. artikuluak aurrekontua eta Aurrekontuen Legea bereizten zituen, azken hori beharrezkoa zenean bakarrik onesten baitzen, eta kasuan kasuko aurrekontuaren betearazpenean aplikatzeko moduko arauak soilik izan zitzakeen. Horrez gain, arau horiek aurrekontu hori indarrean zegoen bitartean soilik zeuden indarrean. Kontrol politikoaren funtzioari dagokionez, Konstituzioan ezarri zen Gobernuko kideek ganberara joateko betebeharra zutela horretarako deitzen zituztenean, eta egindako galdera eta interpelazioei erantzun behar zietela. 91. artikuluan ezarri ziren Gobernuko kideek Kongresuan zuten banakako erantzukizuna (Ministerioko kudeaketarengatik) eta erantzukizun kolektiboa (Gobernuaren politikarengatik). Bestalde, 64. artikuluan zentsura-botoa jaso zen. Artikulu horretan Kongresuak Gobernu osoaren kontra edo ministroetariko baten aurka zentsura-botoa erabakitzeko betekizunak ezarri ziren: idatzi ziodunaren bidez proposatu behar zen eta berrogeita hamar diputatuk sinatu behar zuten. Ganberako gainerako kideei jakinarazi ondoren, bost eguneko epea ezartzen zen, eta horretan ezin zen ez eztabaidatu ez bozkatu. Behin epe hori igarota, zentsura-botoa ganberako diputatuen erabateko gehiengoak onesten bazuen, ukitutako ministroak, edo hala zenean, Gobernu osoak dimisioa aurkeztu behar zuten. Nolanahi den ere, 64. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz proposatu ziren zentsuraboto batek ere ez zuen aurrera egin. Beste prozedura batek aurrera egin zuen, nire ustez guztiz irregularra izan zen arren. 64. artikuluan ezarritakoa alde batera utzita, prozedura hori dela bide, Lerroux gobernua kanporatzea lortu zen, Konstituzioaren 75. artikuluaren ÂŤsui generisÂť interpretazioa eginda. Hain zuzen ere, Konstituzioaren 75 ÂŤin fineÂť artikulua interpretatzean sortu zen arazoa. Artikulu horretan, Errepublikako lehendakariak Gobernuko kideak nahitaez kargutik banandu behar zituela ezarri zen, Gorteek horiei konfiantza modu espli121

Konstituzio zuzenbidearen.indd 121

5/12/07 11:43:45

Profile for elkarmedia

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea