Page 120

Ohiko eginkizunei dagokienez, Konstituzioak Kongresuari ahal legegilea (Oinarrizko Arauaren arabera herrian zetzan, eta horrek Gorteen edo Diputatuen Kongresuaren bidez egikaritzen zuen) aitortu zion. Legegintzako ekimena Gobernuak eta Gorteek elkarbanatzen zuten, baina Errepublikan parlamentu-ekimeneko lege ugari egon ziren. Legeok Gorteetan eztabaidatu eta onetsi ondoren, Errepublikako lehendakariak hamabost eguneko epean aldarrikatzen zituen, salbu eta lege bat Kongresuaren bi herenek presakotzat jotzen zutenean; kasu horretan, lehendakariak berehala aldarrikatuko zuen. Presakoak ez ziren legeen kasuan, lehendakariak eteteko betoa zuen: Gorteei mezu arrazoitu baten bidez eskatu ahal zien presakoa ez zen legea berriz eztabaidatzeko, baina legea berriz ere onesten bazen ganberako bi herenen gehiengoaren bidez (ez ganberako kide guztien gehiengoaren bidez, botazioan zeuden ganberako kideen gehiengoaren bidez baino), aldarrikatu egin behar zen. Lehendakariaren betoari dagokionez, arazo larri bat planteatu zen 1933ko azaroko hauteskundeen ondoren: 1934ko apirilean, Gorte berriek, gehiengo eskuindarrarekin, amnistia-lege bat onetsi zuten eta, horren bidez, Sanjurjo jeneralaren 1932ko abuztuko altxamenduagatik kondenatuei mesede egin zitzaien. Alcalá Zamora Errepublikako lehendakaria, Konstituzioaren 83 «in fine» artikuluan ezarritako onurabidea erabiliz, lege horrekin ados ez zegoenez, Kongresuari horren inguruan beste eztabaida bat egiteko eskatu nahi izan zion mezu arrazoituaren bidez. Baina Konstituzioaren 84. artikuluan ezarri zen lehendakariaren egintzak eta aginduak deusezak eta behartzeko indarrik gabeak izango zirela, ministro batek berresten ez bazituen. Bada Alcalá Zamorak ezin izan zion legeari betoa jarri Lerroux gobernuan ez zuelako ministro bat bera aurkitu beto hori berresteko. Azkenean, lehendakariak legea aldarrikatu behar izan zuen, baina aldi berean, Gorteetara ohar luze bat bidali zuen (ministroen berrespenik gabe) lege horren inguruan zituen erreserba moral eta politikoak azalduz. Jokabide hori oso polemikoa izan zen: Partido Radical alderdiko Gobernuak, Lerroux buru zela, eskuineko diputatuen laguntzaz, dimisioa aurkeztu zuen eta horren ordez Partido Radical alderdiko beste gobernu bat jarri zuten, oraingoan Ricardo Samper buru zela, CEDAk lagunduta; hala ere, CEDAko diputatu batzuek Errepublikako lehendakaria kargutik kentzea pentsatu zuten, Konstituzioaren 82. artikuluko prozedurari jarraituz —aurrerago aztertuko dut—. Legegintza-funtzioa aztertzen amaitzeko, Konstituzioan Gobernuaren aldeko legegintzarako eskuordetza ere ezarri zela esan behar da. Gorteek Gobernuari baimena eman ahal zioten Ministroen Kontseiluan adostutako dekretu bidez legeak egiteko, legegintza-boterearen eskumeneko gaien inguruan, betiere, baimen horiek izaera orokorrekoak ez baziren eta horiek direla bide emandako dekretuak Kongresuak gai zehatz bakoitzerako eza120

Konstituzio zuzenbidearen.indd 120

12/11/07 11:49:22

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea