Page 115

zunak bukatzea, aldez aurretik iragarri ez diren edo lan-arrazoiekin zerikusirik ez duten grebak, tartekaritza- edo adiskidetze-prozedurapean jartzen ez direnak, gauzen prezioa justifikaziorik gabe aldatzea, eta funtzionarioen arretarik eza edo arduragabekeria euren zerbitzuak gauzatzean). Legeak jokabide horiek zigortzeko «konfinamendua», «erbesteratzea» edo isunak ezarri zituen eta Gobernazioko ministroari ahalmena eman zion gizarte-bakea nahas zezaketen bilerak edo kale-agerraldiak eteteko, aurrean deskribatutako egintzak bultzatzen zituzten zentroak edo elkarteak ixteko, Elkarteen Legean araututako erakundeen kontabilitatean esku hartu eta horien funtsak ikertzeko, eta armak eta lehergailuak bahitzeko horiek modu zilegian eduki arren. Lege hori aparteko legea zen, eta kasu askotan, Konstituzioak aitortuko zituen bermeak eta eskubideak edukirik gabe uzten zituen; oso anbiguoa zen jazarri beharreko jokabideak deskribatzerakoan, eta Gobernuari ahal neurrigabeak ematen zizkion, egiatan Auzitegiei egokitzen zitzaizkienak; legean ezarritako errekurtsoek administrazio-izaera zuten eta arauak baimentzen zuen ezarritako zehapenak eta zigor-zehapenak bateragarriak izatea; hori dela eta, kritika gogorrak egin zitzaizkion. Hala ere, Azaña Gobernuak aurrera atera zuen eta hori justifikatzeko esan zuen beharrezkoa zela herrialdearen inguruabar bereziak zirela bide, Gobernua konspirazioetatik eta sektore batzuetan nabarmena zen errepublikaren aurkako girotik babesteko, eta edonola ere, errepublikaren babesgabezia saihesteko. Laburtzeko, legeak konstituzio-bermeak indargabetzea ahalbidetu zuen eta, gainera, ez zuen ezertarako balio izan, berriro ere argi geratu baitzen gizarte- eta politika-arazoek mota bereko konponbideak behar zituztela eta ezin zirela konpondu legeekin bakar-bakarrik, are gutxiago horiek bereziak eta anbiguoak baziren eta horietan oinarritutako erabakiak Auzitegiek kontrolatu ezin bazituzten, izan ere, modu horretan, benetako zuzenbideko estatu batekin bateraezina den zuhurtziarakotasun-tartea baimentzen da. Oinarrizko zuzenbideak aztertzen jarraitzeko, 1931ko Konstituzioak arlo horretan egindako berrikuntza nagusiari aipamen egin behar zaio: ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen multzo zabala sartu zuen III. tituluko II. kapituluan. Kapitulua 43. artikuluarekin irekitzen zen, eta horretan Espainiako konstituzio-zuzenbidean guztiz berritzaileak ziren edukiak jaso ziren: familia Estatuaren babespean geratu zen, eta ezkontideen eskubide-berdintasuna aitortu zen, baita dibortzioa ere (bien adostasunez edo ezkontide batek eskatuta, arrazoi zuzena alegatuta, 1932ko martxoaren 2ko Dibortzio Legearen bidez garatu zena), ezkontzako eta ezkontzatik kanpoko seme-alaben arteko berdintasuna aldarrikatu eta aitatasunaren ikerketa baimendu zen. Ekonomia- eta lan-arloko eskubideen arauketa 44. artikuluan hasten zen, jabetza-eskubidearen gizarte-ikuspegi iraultzaile batekin. Modu horretan, herrialdeko aberastasuna nazioko ekonomiaren interesen mende geratzen zen, 115

Konstituzio zuzenbidearen.indd 115

12/11/07 11:49:21

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea