Page 100

konfiantza edo konfiantzarik eza politikoa zekarren erabakirik (hau da, Gobernuak ez zuen erantzukizun politikorik Gorteen aurrean). Gorteak urtero bildu behar ziren, gutxienez, lau hilabetez. Gorteetako kideek Parlamentuko ohiko onurabideak izango zituzten eta Gobernu-organoak hautatuko zituzten; horrez gain, araudia ere idatziko zuten. Gorteek Koroari begira ohiko eginkizunak zituzten, baita legegintzako ekimena ere, kasu hauetan izan ezik: kanpo-politika, nazioaren defentsa, Konstituzioaren eraldaketa eta gastuak handitzea edo kontribuzioak murriztea eragiten zuten legegintzako ekimenak. Azken horien gaineko ekimena erregeak zuen modu esklusiboan, Gobernuarekin batera. Horrez gain, 63. artikuluan, ezinbestean legearen bidez arautu behar ziren gaien zerrenda ezarri zen (Koroari lotutako guztiak, gerra-aldarrikapena eta bakea sinatzea, itun militarrak, aurrekontuak, zergak aldatzea, kode orokorrak onestea, hauteskunde-araubidea, herri-jabariko ondasunak besterentzea, arantzelen araubidearen oinarriak, jesapenak eta herri-zorra, oinarrizko eskubide eta eginbeharrak egikaritzeko baldintzak, hiru botereen oinarri organikoak eta probintzia- eta udal-administrazioen oinarri organikoak). e) X. tituluan araututako Botere Judizialari dagokionez, botere hori auzitegiei eta epaitegiei eratxiki zitzaien, eta horiek epaitzeko eta legeak betearazteko eskumena zuten. Epaileak independenteak, mugiezinak eta euren egintzen erantzuleak ziren, eta ÂŤforu prozesalen batasunaÂť bermatzen zen. Era berean, behar besteko baliabide ekonomikoak ez zituztenentzat doako justizia ezarri zen, eta epaiketa labur eta jendaurrekoak egitea hautatu zen. Auzitegien eginkizuna gainbegiratzea botere judizialari zegokiola ere ezarri zen, eta magistratuak, epaileak eta fiskalak igo, izendatu eta banantzeko eskumena (Konstituzio testuak beste organo batzuei eratxikitzen ez bazien) Auzitegi Goreneko gobernu-organoei zegokien. Auzitegi eta epaitegien antolaketa, aginpidea, etab. geroko legeek arautuko zuten eta, amaitzeko, ÂŤjustizia-eginkizuneiÂť dagokienez, 101. artikuluaren arabera, Fiskaltza botere betearazlearen eta botere judizialaren arteko komunikazio-organoa zen. f) Toki-araubideari dagokionez, IX. tituluan Espainiako lurraldea probintzietan zatitu zen, eta horietan udalerriak zeuden. Udalerria pertsonen eta ondasunen elkarte naturala zen, beharrezko auzotasun-harremanek mugatua, nortasuna zuena; horren ordezkaritza udalak zuen, baina probintzien (estatuaren eta udalerrien arteko bitarteko barruti moduan ulertuta) lege-ordezkaritza, Diputazio Probintzialek zuten. Udalek eta Diputazioek udalerrien eta probintzien gobernuaren gaineko eta interes berezien administrazioaren gaineko ardura zuten, baita legeak adierazitako eginkizunen gainekoa eta Administrazio Zentralak agindutako zerbitzuen gainekoa ere. Udalak eta Diputazio Probintzialak hautatu eta izendatzeko sistema ere geroko lege batera igorri zen. 100

Konstituzio zuzenbidearen.indd 100

12/11/07 11:49:18

Profile for egunea

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Konstituzio Zuzenbidearen Santiliburua

Profile for egunea