Page 9

Aurkezpena

Liburu hau Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Deustuko Unibertsitateari egindako enkarguaren emaitza da, bi erakundeek 2006an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan. Euskarazko terminologia juridikoaren inguruko ikerketa-taldearen barruan egiten diren jardueretatik sortutako materialak biltzen ditu. Ikerketa-taldea Deustuko Unibertsitateko zenbait irakaslek eta ikerlarik osatzen dute eta Deustuko Unibertsitako Euskal Gaien Institutuari atxikita dago, Unibertsitate bereko Zuzenbide Fakultateko Euskara Juridikoaren Mintegiarekin lankidetza estuan. Talde horrek urte asko egin ditu euskara juridikoa normalizatzen eta, oro har, euskarazko terminologia juridikoari lotutako guztiaren inguruan lan egiten. Zuzenbideko hainbat eskuliburu gaztelaniatik euskarara itzuli ditu (hamabost inguru), Espainiako antolamendu juridikoko arau nagusien bertsio elebidunak argitaratu ditu (hogei inguru), eskuliburu juridikoak zuzenean euskaraz sortu ditu, zuzenbideko adar desberdinetan espezializatutako hiztegi elebidunak (gaztelania-euskara) prestatu ditu, etab. Material horiek paperean zein euskarri informatikoan kontsultatu daitezke. Era berean, taldearen zenbait argitalpenetan urte hauetan guztietan antolatu diren kongresuak, mintegiak eta jardunaldiak jaso dira. Hori guztia hainbat erakunderekin lankidetzan, hala nola Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Administrazio Sailarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Legebiltzarrarekin. Gaur aurkezten dugun lana Eusko Legebiltzarrak eta Deustuko Unibertsitateak 2001ean argitaratutako Eleaniztasuna eta teknika legegilea / PlurilingĂźismo y TĂŠcnica Legislativa liburuaren eta Deustuko Unibertsitateak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2005ean kaleratutako Hizkera Juridikoa eta Itzulpegintza: euskararen norabideak liburuaren jarraipena da. Lan honek, Nomografia eta arau-idazketa elebiduna izenburupean, Deustuko Unibertsitatean 2007an nomografiari eta arau-idaz9

Nomografia.indd 9

19/1/10 10:18:53

Profile for elkarmedia

Nomografia eta arau-idazketa elebiduna  

Iusplaza - Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Nomografia eta arau-idazketa elebiduna  

Iusplaza - Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Profile for egunea

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded