Page 211

Euskarazko testu juridikoen idazkuntza itzulpengintzaren bidez: Europako legeriaren itzulpengintza zertan den I単igo Barruso Lazkano IVAP-HAEEko itzultzailea

1. Sarrera Euskarak Europan gainerako hizkuntzen ofizialtasun-maila berbera izatea aspaldiko errebindikazioa da, eta hala adierazi eta eskatu dute behin eta berriro Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak eta beste hainbat erakundek eta elkartek. Horren erakusle dira, adibidez, Eusko Jaurlaritzak 2004ko maiatzaren 18an eta 2005eko ekainaren 14an eta irailaren 27an egindako adierazpenak eta Eusko Legebiltzarrak 1992ko otsailaren 21ean onartutako legez besteko proposamena. Bistan da aldarrikapen hori ez dela Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik egin, Estatuko beste autonomia erkidego batzuetan ere behin eta berriz eskatu baita ofizialtasuna bertako hizkuntzentzat. Hain zuzen ere, Kataluniako autonomia-estatutu berriaren negoziaketen esparruan, eta hango alderdiek egindako eskariari erantzunez, Estatuko Gobernuak katalana, euskara eta galegoa Europan ofizial izatea eskatu zuen. Europako erakundeek ez zieten Europar Batasuneko hizkuntza-erregimena arautzen duen Kontseiluaren 1/1958 Erregelamenduan aitortutako hizkuntza ofizialen maila bera aitortu hizkuntza horiei, baina ondorio batzuk onartu zituzten, 2005eko ekainaren 13an, Kontseiluan eta, hala badagokio, Europar Batasuneko beste instituzio eta organo batzuetan beste hizkuntza batzuk modu ofizialean erabili ahal izateko. Ondorioz, estatu kide bateko konstituzioan lurralde osorako edo zati baterako estatus jakin bat aitortua izan eta hizkuntza nazional gisa erabiltzeko legezko baimena duten hizkuntzak modu ofizialean erabili ahal izango dira egoera jakin batzuetan. 211

Nomografia.indd 211

19/1/10 10:19:18

Profile for elkarmedia

Nomografia eta arau-idazketa elebiduna  

Iusplaza - Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Nomografia eta arau-idazketa elebiduna  

Iusplaza - Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Profile for egunea

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded