Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Scroll for more

Page 185

Euskarazko testu juridikoen idazkuntza itzulpengintzaren bidez: lan-zuzenbidea adibide gisa F. Javier Arrieta Idiakez Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea

1. Aurkezpena Gogoeta sakonak egin daitezke euskarazko testu juridikoen idazkuntza itzulpengintzaren bidez lantzea izeneko gaiaren inguruan. Esate baterako, testu juridikoa kontzeptua esangura zabalean ulertzen badugu, askotarikoak izan daitezke halakoak. Areago, horrek zuzeneko eragina izango du kasuan kasuko itzulpenean ere, diskurtsoari edo estiloari dagokionez behinik behin. Bestalde, zuzenbideak arlo ugari dituenez, horietako bakoitzak badu makina bat berezitasun, terminologiaren aldetik. Hori dela eta, lan-zuzenbideko irakasle eta ikertzaile naizen aldetik, proposatutako gaia aztertzeko egoki iruditu zait lan-zuzenbidean bakarrik oinarritzea. Nolanahi ere, lan-zuzenbideari erreparatu aurretik, argi utziko dut testu juridiko oro idazteko orduan niretzat berebiziko garrantzia duen ideia, alegia, legelari eta itzultzaile izatea aldi berean. 2. Legelari eta itzultzaile aldi berean, posible eta beharrezkoa 1. Ezer baino lehen, ez nuke nahi gaizki ulerturik sortu. Izan ere, bateren batek pentsatu ahal du legelari ez den itzultzailea gutxiestera natorrela. Ezta gutxiago ere. Bi-biak elkarren eskutik joan beharko lirateke, euskara normalizatzeko bide luze eta aldapatsuan bat egin zutenetik, historiako bidegurutzean. 185

Nomografia.indd 185

19/1/10 10:19:16