Page 451

Hamalaugarren gaia

KONTRATUA GELDIARAZTEA ETA ETETEA Laburpena: 1. Lan-prestazioa geldiaraztea: 1.1. Langilearen borondatez; 1.2. Enpresaburuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik eta ezinbesteko kasuaren ondorioz.— 2. Lan-kontratua etetea: 2.1. Ezaugarri orokorrak; 2.2. Adostasuneko etetea; 2.3. Kontratuan baliozkotasunez itundutako arrazoien ondoriozko etetea; 2.4. Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko etetea; 2.5. Erditzearen, haurdunaldi bitarteko arriskuaren, adopzioaren edo familia-harreraren ondoriozko etetea; 2.6. Langileari askatasuna kentzearen ondoriozko etetea; 2.7. Diziplina-zehapenaren ondoriozko etetea; 2.8. Ezinbesteko kasuaren ondoriozko etetea edo arrazoi ekonomikoen eta bestelako arrazoien ondoriozko etetea; 2.9. Greba-eskubidea egikaritzearen ondoriozko etetea; 2.10. Enpresa legez ixtearen ondoriozko etetea; 2.11. Ordezkaritzako kargu publikoa izan edo derrigorreko eszedentziaren ondoriozko etetea.—3. Borondatezko eszedentzia: 3.1. Borondatezko eszedentzia arrunta; 3.2. Borondatezko eszedentzia, seme-alabak edo senideak zaintzeagatik; 3.3. Borondatezko eszedentzia, sindikatu-eginkizunengatik.

1. LAN-PRESTAZIOA GELDIARAZTEA Legeak ezarritako kasu batzuetan, langilearen borondatez, enpresaburuaren borondatez zein ezinbesteko kasu baten ondorioz, lan-prestazioa aldi batez geldiarazten da, baina eutsi egiten zaio alokairua jasotzeko eskubideari. 1.1. Langilearen borondatez LEren 37.3 art.ak «baimenak» izenburura bildu dituen kasu batzuetan, langilea lanean absente izan daiteke, absentzia horren berri aurretiaz emanez eta justifikatuz, eta ordainsariak jasotzeko eskubideari euts diezaioke. Gainera, hitzarmen kolektiboek edo banakako kontratuek kasu horiek hobe ditzakete: A) Arrazoi pertsonalengatik Arrazoi pertsonalengatik langilea lanean absente izan daiteke ondoko kasu hauetan (37.3 art.aren a, b, c, eta f letrak): —Egutegiko hamabost egun, ezkondu denean1. 1 Baimen horrek irentsiko du egoitza lekualdatzeko baimena, baldin eta bi baimenok bat egin badute: Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 1996ko urriaren 29ko epaia, Ar. 3014; auzitegiek

Profile for egunea

Doktrina - Lan Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Lan Zuzenbidea

Doktrina - Lan Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Lan Zuzenbidea

Profile for egunea