Page 403

Hamabigarren gaia

ALOKAIRU-PRESTAZIOA Laburpena: 1. Aplikatu beharreko arautegia.—2. Alokairuaren legezko kontzeptua.— 3. Alokairuaz gaineko hartzekoak.—4. Alokairu-modalitateak: 4.1. Diruz ordaindutako alokairua; 4.2. Gauzaz ordaindutako alokairua.—5. Alokairu-sistemak: 5.1. Denboraren araberako alokairua eta emaitzaren araberako alokairua; 5.2. Atazaren araberako alokairua; 5.3. Komisioaren araberako alokairua; 5.4. Mozkinetan parte hartzea.—6. Alokairuaren osaketa: 6.1. Oinarrizko alokairua; 6.2. Alokairu-osagarriak; 6.3. Alokairu osoa.— 7. Alokairua zehaztea.—8. Alokairua ordaintzea: 8.1. Lekua; 8.2. Denbora; 8.3. Ordainbidea. Alokairuen jaso-agiria.—9. Alokairuaren babesa: 9.1. Langileen hartzekodunei aurre egiteko bermeak: alokairua enbargatzeko ezintasuna; 9.2. Enpresaburuaren hartzekodunei aurre egiteko bermeak; 9.3. Enpresaburuaren kaudimengabeziari aurre egiteko bermeak: Alokairuak Bermatzeko Funtsa.

1. APLIKATU BEHARREKO ARAUTEGIA Oro har, hurrengo arauok arautu dituzte alokairuak: —EKren 35.1 art.ak langileari aitortu dio «beren beharrizanak eta beren familiaren beharrizanak asetzeko adina ordainsari jasotzeko eskubidea»; —Enpresaburuaren kaudimengabeziatik alokairuak babesteko 1975eko otsailaren 10eko 75/117 eta sexu desberdineko langileen arteko lan-berdintasunari buruzko 1976ko otsailaren 9ko 76/207 Europar Erkidegoaren Zuzentarauak; —LANEren hitzarmenak: nekazaritzako gutxieneko alokairuei buruzko 99. hitzarmena; gutxieneko alokairuak ezartzeko 131. hitzarmena; alokairua babesteari buruzko 95. hitzarmena; gizarte-politikari buruzko 117. hitzarmenaren IV. zatia; eta, enpresaburuaren kaudimengabezia dagoenean, lan-kredituak babesteari buruzko 173. hitzarmena; —LEren 26-33. art.ak; —Lanbidearteko gutxieneko alokairuari buruzko urteroko errege dekretuak; —Hitzarmen kolektiboak eta banakako lan-kontratua.

Profile for egunea

Doktrina - Lan Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Lan Zuzenbidea

Doktrina - Lan Zuzenbidea (1)  

Doktrina - Lan Zuzenbidea

Profile for egunea