Doktrina - Lan Zuzenbidea (1)

Page 369

LAN-PRESTAZIOA: ZEHAZTAPENA ETA ERALDAKETA

369

Prozedura horiek ez dira beharrezkoak enpresaburuak eta langileak borondatez ituntzen dutenean lekualdaketa10 (hala ere, gutxitan onartzen da langilea isilbidez bat etortzea lekualdaketarekin11). Bestalde, ez da onartzen enpresaburuari lan egiteko lekua zuhurtziarakotasunez aldatzeko eskubidea aitor diezaiokeen kontratu-klausularik. 1. Lekualdaketaren kontzeptua. Legeak ulertu du, lekualdaketa dagoela, enpresaburuak langilea modu iraunkorrean aldatu duenean (behin betiko zein aldi baterako, baina, azken kasu horretan, hamabi hilabetetik gora, hiru urteko epean) «enpresa bereko beste lantoki batera eta horrek langileak bizilekua aldatzea dakarrenean». Horregatik, aipatu prozedurak aplika daitezen, ez da kontuan hartu behar lekualdaketa beste herri batean dagoen lantokira egitea, baizik eta lekualdaketak bizilekua aldatu beharra ekartzea zentzuzko ondorio bezala12. Ulertu behar da, 40. art. aplikatuko zaiela estatuko lurraldean barrena zein atzerrira egindako lekualdaketei13. Nolanahi ere, modu esanbidezkoan utzi dira kontzeptu horretatik at kontratatutako lanaren ondorioz egiten diren aldaketak, hau da, «lantoki mugikor edo ibiltariz eratutako enpresetan zerbitzuak emateko bereziki kontratatu diren langileen lekualdaketak» (esate baterako, muntatze- eta instalazio-enpresetan)14. Bazterketa hori bat dator lekualdaketaren kontzeptuarekin; izan ere, langilea ez bazen kontratatu lantoki finkoan lan egiteko, langilea ezin izan zen oinarritu lantokiaren lekuan, bere bizilekua finkatzeko. 2. Lekualdaketa arrazoitua izatea. Lekualdaketa egiteko «ekonomia-, teknika-, antolaketa- edo ekoizpen-arrazoiak» izan behar dira (LEren 40.1 art.). LEren 40. art. ahalegindu da arrazoi horiek noiz gertatzen diren zehazten (alabaina, behin arrazoi horiek izanda, aipatu beharko luke lekualdaketa noiz den justifikatua): «proposatutako neurriak hartu eta enpresaren egoera hobe daitekeenean, enpresaren baliabideak hobeto antolatuz, merkatuan lehiakorrago izateko edo merkatuko eskariari hobeto erantzuteko». Horrez gain, LEren 40.1 art.ak arrazoi berezia jasotzeari eutsi dio, lekualdaketa justifikatzeko: «enpresaren jarduerari lotutako kontratazioak izatea». 3. Banakako lekualdaketak eta lekualdaketa kolektiboak. Bi kasuotan lekualdaketa arrazoitua izan arren, prozedura ez da berdina, bereizi egiten baitira, batetik, banakako lekualdaketak edo talde-lekualdaketak, eta, bestetik, lekualdaketa kolektiboak. Bereizketa hori egiteko kontuan hartu da, Denen artetik, 1987ko abenduaren 1eko AGE, Ar. 8802. Denen artetik, 1986ko urriaren 9ko LAZE, Ar. 9235. 12 Ikus 1999ko abenduaren 27ko d.b. AGE, Ar. 2029. 13 1986ko uztailaren 1eko AGE, Ar. 3917. 14 Autu horren gainean ikus AGren 1995eko ekainaren 19ko eta 1996ko maiatzaren 14ko epaiak, Ar. 5203 eta 4396. 10 11


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.