Skip to main content

Hizkera juridikoa eta itzulpengintza

Page 31

I Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuko ekina: hogeita bost urteko ekarria Santiago Larrazabal Zuzenbide Fakultateko Konstituzio zuzenbideko irakaslea Euskal Gaien Institutuko zuzendaria Deustuko Unibertsitatea

Unibertsitate Proiektuak dioenez, Deustuko Unibertsitateak «bere ingururik hurbilenari begiratu nahi dio, bere bizilekua den Euskal Herriari, eta bereziki hainbeste eta hain aberats diren kristau balioz hornitua den bere kulturaren promozio zientifikoari». Asmo hori betetzeko, Bizkaiko Ikaskuntzen Departamentua sortu zen 1974ko urtarrilaren 31n, Bizkaiko Aldundiaren laguntzaz. Departamentua Patronatu batek gidatzen zuen, eta erakunde horretan Unibertsitatea eta Aldundia modu parekidean ordezkatuta zeuden. Departamentuak hiru katedra zituen: Historia, Zuzenbidea eta Euskal Hizkuntzalaritza; liburutegi berezitua ere bazuen, eta gure kultura irakasteari, ikertzeari eta zabaltzeari lotutako mota guztietako jarduerak antolatzen zituen. Bost urte geroago, demokrazia berrezarri ondoren, 1979ko azaroaren 21ean, Bizkaiko Ikaskuntzen Departamentua gaur egungo Euskal Gaien Institutua bihurtu eta Deustuko Unibertsitatearen esku geratu zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean. Institutuko jarduerak, euskal kultura irakasteari, ikertzeari eta zabaltzeari lotutakoak, euskal lurralde osora hedatu ziren. Beraz, 2004an, bi urtemuga garrantzitsu ospatzen ditugu: Bizkaiko Ikaskuntzen Departamentuaren hogeita hamargarren urteurrena eta Euskal Gaien Institutuaren hogeita bosgarren urteurrena. Bi data horiek ospatzeko, ekitaldien egitarau berezia antolatu dugu, tartean sinposio hau, «Hizkera Juridikoa eta Itzulpengintza: euskararen norabideak». Sinposio honetan, Institutuak azken urteetan terminologia juridikoaren eta euskarazko itzulpengintzaren inguruan egindako jarduerak jendaurrean aurkeztu nahi ditugu.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Hizkera juridikoa eta itzulpengintza by elkarmedia - Issuu