Hizkera juridikoa eta itzulpengintza

Scroll for more

Page 250

Parte-hartzailea: Leire Zenarruzabeitia UZEIkoa

UZEIk itzulpen bidez landutako testugintza juridikoan duen esperientzia Zuzenbide Prozesalaren esparruan kokatu behar da. Alde batetik, epaitegietan erabiltzen diren agirien ereduak itzultzen ditugu: epaileek ematen dituzten epaiak, autoak eta probidentziak, eta bulego judizialeko kideek (idazkari judizial, agente judizial, ofizial eta laguntzaileek) egin eta sinatzen dituzten mota guztietako eginbideak, jakinarazpen-zedulak, errekerimenduak, etab. Bestetik, abokatuek erabiltzen dituzten idazki-eredu edo formularioak ere itzultzen ditugu. 1. Epaitegietako agirien itzulpena: Justizia Saileko Euskara Batzordea UZEI 1997. urte inguruan hasi zen epaitegietako agirien ereduak itzultzen. 1996an, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren ekimenez, Epaitegietako Agiriak Euskaraz Normalizatzeko Batzordea eratu zen, epaitegietako sistema informatikoan txertatuta zeuden gaztelaniazko agiri judizialen idazkera adosteko eta normalizatzeko. Batzorde horretan, hasiera-hasieratik bildu ziren Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak, EHUko Zuzenbide Fakultatekoak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkariak, epaile euskaldunak, abokatu euskaldunak, Justizia Saileko euskara teknikari eta itzultzaileak eta UZEI. Batzordea eratu eta handik gutxira, UZEIk hartu zuen agiri judizialak itzultzeko ardura; agiriok UZEIn itzultzen ziren, aipatutako erakundeetako ordezkariei bidaltzen zitzaizkien berrikusteko, eta bile-